Edukira zuzenean joan

Emakumeak abstrakziogile

Abstrakzio eszentrikoa

Info gehiago

Abstrakzio konprometitua

Info gehiago

Iruzkinak

Ildo minimalista

Erakusketaren ibilbideak Lerroaren zeinupean izenburupean bilduriko obra-multzo batera garamatza. Atal honetan, Gertrud Goldschmidten eskultura bat ikus daiteke. Alemaniarra jaiotzez, ingeniaritza- eta arkitektura-ikasketak egin zituen Stuttgarten. Gego izena hartu zuen 1939an Caracasera bakarrik iritsi zenean, nazien erregimenetik ihesi. Une hartatik aurrera, metalezko hari txikiz eginiko eskulturak sortzen hasi zen, eta, haiei esker, Venezuelako eszenako artista nagusietako bat bihurtu zen. Hemen ikusgai dagoen eskultura espazio osoa har dezaketen oinarrizko formen errepikapenean oinarritutako lan-sorta baten parte da. Espazioaren benetako ehuna irudikatzen du, eta metalezko lerroak baliatzen ditu hutsunea markatzeko, eta karratuak, kuboak eta laukiak zirriborratzeko.

Gegoren lerro hauskorrek Agnes Martin artistaren trazuetara garamatzate. 1950eko hamarkadaren amaieran, New Yorkera iritsi bezain laster, artista kanadar hura gaur egun hain ezagun egin duten erretikulak egiten hasi zen.

Espazio honetan, artelan ezberdinen arteko erresonantzia bisualak ageri dira; lan horiek, berdin-berdinak izan ez arren, sentsibilitate baliokideak dituzte, batez ere lerro minimalista dei litekeenarekin lotuta, organikoagoa izan daitekeen lerroari kontrajarrita. Lotura bat antzeman dezakegu Agnes Martinen marrazkien eta margolanen artean. Artista estatubatuar handi hori Mexiko Berrira erretiratu zen, eta eskuz egin zituen lerro eta laukizko abstrakzio hauek: minimalistak diruditen arren, sentiberatasun handia dute, are sentiberatasun metafisikoa.

Esther Ferrerren Zenbaki lehenen poemek lerro geometrikoak baliatzen dituzte infinituari heltzeko. Artistak 1970eko hamarkadan hasitako sail baten parte dira obra horiek, eta matematikaren bidez arautzen dira, zenbaki lehenen sekuentziak lotzen dituzten grafitozko lerro sotilen bitartez; keinu hori errepikatu egiten da, marrazkiei erliebea ematen dien harian. Eta, lerro zuzen eta geometriko horren hirugarren oihartzun moduko batean, Nasreen Mohamedi artista indiarraren lana ageri zaigu. Europan nahiko ezezaguna da Mohamedi, baina entzutetsua Indiako panoraman, eta marrazkiak eta argazkiak egiten zituen bere irudietarako inspirazio-iturri gisa erabiltzeko.

Bestalde, Lucinda Childs dantzariak lerroak marrazten zituen lurrean bere gorputza baliatuz. Lerro horiek behin eta berriz berregiten ziren, errepikapenaren, modulartasunaren eta aldakuntzaren printzipioen arabera.

BESTE ATALAK

Atarikoa

Emakumeak abstrakziogile, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Abstrakzioa eta espiritualismoa. Abstrakzioa sakratutasunaren sinbolo gisa

Emakumeak abstrakziogile, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Abstrakzioa eta dantza

Emakumeak abstrakziogile, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Errusiako abangoardia (1912–25)

Emakumeak abstrakziogile, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Sophie Taeuber-Arp

Emakumeak abstrakziogile, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Bauhaus

Emakumeak abstrakziogile, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Espresionismo Abstraktua

Emakumeak abstrakziogile, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Choucair, Herrera eta Zeid

Emakumeak abstrakziogile, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Brasilgo neokonkretismoa

Emakumeak abstrakziogile, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Ehunak eta abstrakzioa

Emakumeak abstrakziogile, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Abstrakzio eszentrikoa

Emakumeak abstrakziogile, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Ildo minimalista

Emakumeak abstrakziogile, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Abstrakzio konprometitua

Emakumeak abstrakziogile, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Txina-Australia 

Emakumeak abstrakziogile, Iruzkina, 2021

Info gehiago