Edukira zuzenean joan

Emakumeak abstrakziogile

Brasilgo neokonkretismoa

Info gehiago

Abstrakzio eszentrikoa

Info gehiago

Iruzkinak

Ehunak eta abstrakzioa

Gatozen orain berriz Amerikako Estatu Batuetara eta Europara. Bauhausen, Anni Albers eta Gertrud Arndt artisten ondorengo emakume-belaunaldi batek berriro indartu zuen artearen eta artisautzaren arteko lotura ehungintzako lanak sortuz; berebiziko egitandia zen hori garai hartan, kontuan izanik egun ere bizirik jarraitzen duela arte ederrak eta dekorazio-arteak bereizten dituen hierarkiak.

Hirurogeiko hamarkadaren amaieran, New Yorkeko MoMA edo Museum of Modern Art museoak Wall Hangings (hau da, Oihal zintzilikariak) izeneko erakusketa enblematikoa aurkeztu zuen. Bertako obrak, gehienak oihalez eginak, horman esekita jarri zituzten ikusgai, eta Sheila Hicks zein Lenore Tawney bezalako artistenak ziren —biak ere Amerikako Estatu Batuetan ikasiak—, eta Jagoda Buić kroaziarrak eginiko obrarik ere bazen. Urte haietako Ekialdeko Europan, ehungintzan oinarritutako berariazko kultura bat garatu zen, baina ez zen tapizgintzan soilik oinarritzen, Bauhausaren garaian bezala. Aitzitik, eskulturaren luzapena zen, haria eta, tarteka, sisala bezalako landare-zuntzak erabiliz egina. Horregatik, gaur egun gutxiesgarria dirudien termino bat erabili zen hura deskribatzeko: Fiber Art edo ehungintza-artea. Gaur egun, ehungintza-eskulturaz hitz egingo genuke.

Aurèlia Muñoz artista kataluniarra eskuz jositako makrame- eta jute-esperimentu ausartengatik da ezaguna. Ikusgai ditugu hemen haietako batzuk, eta espazio berri bat sortu zuten historikoki etxeko esparrura mugatutako arte molde tradizional horrentzat. 1965ean, Lausanako Tapizgintzako Bigarren Nazioarteko Bienalean jarri zuten ikusgai Muñozen lana. Hantxe ezagutu zituen Magdalena Abakanowicz eta Jagoda Buić artistak, besteak beste. Guztiek partekatzen zuten interes bera: apaingarriak ez ziren tapizei bolumena eta testura ematea. Muñozek makramearen antzinako artea ezagutu zuen, eta berrikuntzak txertatu zituen korapilatzeari dagozkion zenbait gai teknikotan. Hala, eskultura abstraktu nabarmenak sortu zituen, 1976an eginiko Aireko izakia kasu.

Sheila Hicks artista estatubatuarraren Ehunezko freskoa liho txirikordatuzko matazekin eginiko mural bat da, ukipen-erritmoak sortzen dituzten korapilo handiz hautsitako lerro bertikalak ageri dituena. Kode misteriotsu baten tankeran, lan honek quipua gogorarazten du, inkek erabiltzen zuten kontabilitate-liburu moduko bat: hariak txirikordatzeko modua, koloreak eta korapiloen kokapena bat datoz kontabilitate datu zehatzekin.

Sheila Hicks 1950eko hamarkadaren bigarren erdian maitemindu zen kolonaurreko artearekin, Yalen ikasten ari zela, eta urte batzuk eman zituen Latinoamerikan hainbat herri indigenaren ehungintza-teknikak aztertzen. Josef eta Anni Albersekin ikasi zuen kolorea eta ehungintza menderatzen. Alberstarrek Bauhausean izaniko esperientzia baliatzen zuten Amerikako Estatu Batuetan arte-forma berriak sustatzeko.

BESTE ATALAK

Atarikoa

Emakumeak abstrakziogile, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Abstrakzioa eta espiritualismoa. Abstrakzioa sakratutasunaren sinbolo gisa

Emakumeak abstrakziogile, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Abstrakzioa eta dantza

Emakumeak abstrakziogile, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Errusiako abangoardia (1912–25)

Emakumeak abstrakziogile, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Sophie Taeuber-Arp

Emakumeak abstrakziogile, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Bauhaus

Emakumeak abstrakziogile, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Espresionismo Abstraktua

Emakumeak abstrakziogile, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Choucair, Herrera eta Zeid

Emakumeak abstrakziogile, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Brasilgo neokonkretismoa

Emakumeak abstrakziogile, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Ehunak eta abstrakzioa

Emakumeak abstrakziogile, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Abstrakzio eszentrikoa

Emakumeak abstrakziogile, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Ildo minimalista

Emakumeak abstrakziogile, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Abstrakzio konprometitua

Emakumeak abstrakziogile, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Txina-Australia 

Emakumeak abstrakziogile, Iruzkina, 2021

Info gehiago