Edukira zuzenean joan

Emakumeak abstrakziogile

Ildo minimalista

Info gehiago

Txina-Australia 

Info gehiago

Iruzkinak

Abstrakzio konprometitua

Pinturaren, ehunaren eta eskulturaren arteko mugan kokatzen diren artelan ehundu eta partzialki margotu hauek egiteko, Harmony Hammond artista estatubatuarrak, obraren erdian eseri, eta oihal-zerrendak txirikordatzen zituen buelta guztian. Artista hainbat sentsibilizazio-taldetan aritu zen Amerikako Estatu Batuetako borroka feministaren hastapenetan, eta Lurzorurako piezak izeneko obrak talde haiexek sinbolizatzen ditu. Zer esan nahi zuen konpromiso feministak Hammondentzat?

1970eko hamarkadan, hainbat figura, elkarte eta argitalpenen inguruan elkartu ziren emakume asko eta asko. Horrek emakumeen ahizpatasun-taldeak sortzea ekarri zuen, artearen munduan ordura arte egondakoak baino askoz sendoagoak ziren laguntza-taldeak, alegia. Harmony Hammondek artikulu bat idatzi zuen Heresies aldizkarirako. Han azaltzen zuenez, bere artearen konpromisoa txirikordatze-metodo tradizionalerantz ari zen itzultzen, eta emakume sortzaileen kate baten parte ikusten zuen bere burua. Antzinako kultura femeninoarekin berriz konektatzera animatzen zituen emakumeak, hau da, arte txikiak omen zirelakoan zokoratuta geratu ohi ziren diziplinekin. Mundu zabalean, emakumeen sorkuntza tradizionalek ehungintza eta brodatua biltzen zituzten batik bat: alfonbrak, ohazalak eta jantziak beti izan dira bereziki emakumeen komunitateak ulertu izan duen hizkuntza bisual geometriko eta/edo abstraktu baten euskarri artistikoak. Milaka emakume-belaunaldiren mugimenduekin jarraitzean, horiek berrituz eta artelan gisa erakutsiz, Hammondek arte abstraktu politikoaren aukera defendatzen zuen. Hori horrela, abstrakzio apolitikoaren mito patriarkala ez babesteko eskatzen zien emakumeei.

Abstrakzioaren auziak piztu zuen eztabaidarik: artista feministetako batzuk axolagabe agertu ziren abstrakzioarekiko, ez baitzuten hartzen arte hori behar bezain konprometitutzat. Hala ere, bazen arte hori defendatzen zuen artistarik ere. Hammondek, adibidez, Mexiko Berriko artisauen ehungintza-metodoak hartu zituen, eta bere tokia eman zion eskultura abstraktuari mugimendu feminista garrantzitsu baten baitan.

Obra politiko horien indarraren muina zera da, gizabanakoa gainditzeko duen gaitasunagatik baliatzen dutela abstrakzioa.

BESTE ATALAK

Atarikoa

Emakumeak abstrakziogile, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Abstrakzioa eta espiritualismoa. Abstrakzioa sakratutasunaren sinbolo gisa

Emakumeak abstrakziogile, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Abstrakzioa eta dantza

Emakumeak abstrakziogile, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Errusiako abangoardia (1912–25)

Emakumeak abstrakziogile, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Sophie Taeuber-Arp

Emakumeak abstrakziogile, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Bauhaus

Emakumeak abstrakziogile, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Espresionismo Abstraktua

Emakumeak abstrakziogile, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Choucair, Herrera eta Zeid

Emakumeak abstrakziogile, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Brasilgo neokonkretismoa

Emakumeak abstrakziogile, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Ehunak eta abstrakzioa

Emakumeak abstrakziogile, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Abstrakzio eszentrikoa

Emakumeak abstrakziogile, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Ildo minimalista

Emakumeak abstrakziogile, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Abstrakzio konprometitua

Emakumeak abstrakziogile, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Txina-Australia 

Emakumeak abstrakziogile, Iruzkina, 2021

Info gehiago