Edukira zuzenean joan

Emakumeak abstrakziogile

Sophie Taeuber-Arp

Info gehiago

Espresionismo Abstraktua

Info gehiago

Iruzkinak

Bauhaus

Bauhaus eskolak 1919an ireki zituen ateak Alemaniako Weimar hirian. Ikastegi haren xedea zen toki bakarrean bateratzea arte ederretako eta artisautzako trebakuntzak. Walter Gropius izan zen zuzendaria hasieran, eta eskolak artisauek eta artistek elkarrekin lan egitea zuen xedetzat, baita artisautzak arte plastikoekin alderatuta zuen estatusa hobetzea ere. Horretaz gainera, gehiago hurbildu nahi zuen industriara, ikasleak gizarte berri bat eraikitzeko presta zitezen.

Trebakuntza artistiko tradizionala errotik berregituratzeko asmoz, Bauhauseko programak, besteak beste, bi sexuen arteko tratu-berdintasuna ezartzen zuen.

Hala ere, errealitatea ez zen idealaren mailara iritsi. Emakumeen adierazpen-aukerak nahiko mugaturik zeuden Bauhausean; izan ere, 1919an Weimarren eskola inauguratu zenean, Walter Gropius zuzendariak galarazi egin zien emakumeei behin atariko ikastaroa amaitutakoan pintura-tailerretara sartzea; aitzitik, beste tailer batzuetara bideratzen zituzten sistematikoki, batez ere ehungintza-tailerrera.

Beraz, paradoxikoki, ehungintza-tailerra sorkuntza abstraktuko laborategi bihurtu zen, nahiz eta emakumeek sarritan gogoz kontra amaitzen zuten bertan, berez nahiago baitzuten pintura ikasi. Nolanahi ere, haietako batzuek ehungintzan aurkitu zuten beren lekua, eta kalitate biziko ekarpena egin zioten XX. mendeko ”abstrakzio ehunduaren” historiari.

Ehungintza-tailerreko artistak sarritan pinturan ere aritzen ziren, eta garai hartan Bauhauseko irakasle zen Paul Kleeren eragina izan zuten. Emakume haiexek egokitu zuten harien eta oihalen mugetara pintura abstraktuan formaren eta kolorearen artean dagoen oreka.

1927an, Gunta Stölzl izan zen Bauhausean lantegi bat zuzendu zuen lehen emakumea: ehungintzakoa, hain zuzen. Haren aburuz, ehungintza-lanak “artilez egindako pinturak” ziren. Stölzlen lanak biziki sofistikatuak dira, eta areto honetan daude ikusgai, Gertrud Arndten alfonbra ederrarekin batera. Alfonbra horren konposizioa karratu urdin eta horiz osatua da, eta hain da harmoniatsua, ezen Gropiusek bulegoa apaintzeko aukeratu baitzuen.

Gertrud Arndt izan zen, orobat, tailerreko artistarik nabarmenenetako bat. Alfonbra hura izan zen artistaren bigarren ehungintza-sorkuntza, eta berehala lortu zuen aintzatespena hari esker, nahiz eta hasieran, gainerako emakumeei gertatzen zitzaien bezala, ez zegoen batere motibatuta ehungintza-tailerrean sartzeko ideiarekin, berak arkitektura ikasi baitzuen.

Dena den, bide horri jarraitu behar izanaren frustrazioa izanagatik ere, emakumeok parte-hartze handia izan zuten Bauhausaren sorreran, eta eragin handikoak eta originalak izan ziren. Nolabaiteko autonomia ekonomikoa ere eman zioten ikastegiari oihal haien salmentari esker.

Bauhaus ikastegia Dessau hirira eraman ondoren, behin betiko itxi zuten Hitler 1933an boterera iritsi zenean. Ikasleek eta irakasleek batez ere Amerikako Estatu Batuetara emigratu zuten, eta hara eraman zituzten beren irakaskuntza-teknikak eta -metodoak. Anni Albers ere nabarmendu zen ehungintza tailerreko ikasleen artean. Hemen ikusgai dugu haren Oihal zintzilikaria lana, 1927koa, grisez, beltzez eta zuriz bakarrik osatua. Albersek Amerikako Estatu Batuetan jarraitu zuen hain berritzailea zen “ehungintzako abstrakzio” hura garatzen, eta makina bat emakumezko ikasle trebatu zituen herrialde hartan.

BESTE ATALAK

Atarikoa

Emakumeak abstrakziogile, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Abstrakzioa eta espiritualismoa. Abstrakzioa sakratutasunaren sinbolo gisa

Emakumeak abstrakziogile, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Abstrakzioa eta dantza

Emakumeak abstrakziogile, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Errusiako abangoardia (1912–25)

Emakumeak abstrakziogile, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Sophie Taeuber-Arp

Emakumeak abstrakziogile, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Bauhaus

Emakumeak abstrakziogile, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Espresionismo Abstraktua

Emakumeak abstrakziogile, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Choucair, Herrera eta Zeid

Emakumeak abstrakziogile, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Brasilgo neokonkretismoa

Emakumeak abstrakziogile, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Ehunak eta abstrakzioa

Emakumeak abstrakziogile, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Abstrakzio eszentrikoa

Emakumeak abstrakziogile, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Ildo minimalista

Emakumeak abstrakziogile, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Abstrakzio konprometitua

Emakumeak abstrakziogile, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Txina-Australia 

Emakumeak abstrakziogile, Iruzkina, 2021

Info gehiago