Robert Rauschenberg: atzera begirakoa
Eremuak, Eskalak, Kabalako zefiro amerikarrak eta Gehiegitasunak
Atalak
Sarrera
- Izenburua:
- Sarrera
- Erakusketa:
- Robert Rauschenberg: atzera begirakoa
- Gaiak:
- Artea eta teknologia | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Lankidetza artistikoa
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua | Espresionismo Abstraktua
- Teknikak:
- Keinu-pintura
- Artelan motak:
- Argazkia | Eskultura | Grabatua | Pintura | Ready-made
- Aipatutako artistak:
- Rauschenberg, Robert
Robert Rauschenberg-en artea taxus egindako bereganatzeak bereizi izan du beti. Gai, estilo, material eta teknika ugarirekin lan eginez, Rauschenberg gerra osteko ia mugimendu guztien aurrekaritzat hartu izan da, Espresionismo Abstraktutik hasita. Hala eta guztiz ere, edozein afiliaziotik kanpo aritu izan da. 1940ko hamarkadaren bukaeran artea egiten hasi zen garaian, “pinturak artearekin eta bizitzarekin du zerikusia” pentsamenduari jarraituz, estetika moderno hedatuari zuzenean desafio egiten hasi zitzaion. Bere Konbinatuen (Combines) bidez, lehenengoak 1950eko erdian eginak izanik, bizitza errealeko imajinak eta objektuak pintura abstraktuaren eremuan barneratu zituen, eta pinturaren eta eskulturaren arteko bereizketa tradizionala hautsi zuen. Lan haiek Rauschenbergen lanetan atzeman daitekeen elkarrizketaren hasiera izan ziren baliabideen artean, eskulanaren eta readymade-aren artean, eta keinu bidezko pintzelkadaren eta mekanikoki erreproduzitutako irudiaren artean. Rauschenbergek lankidetzan aritzeko duen etengabeko konpromisoa —parte hartzaile, grabatzaile, injineru, idazle, artista, eta mundu guztiko artisauekin— arteari buruz duen filosofia irekiaren adierazpen bat gehiago da.
Rauschenbergen artea era askotakoa da, mende honetako artista gehienenarekin konparatzen badugu. Artea egiten berrogeita hamar urte baino gehiago eman ondoren emaitza gisa lortutako hurbilketa irekia galeria honetan aurkezten da. Metodo tradizionalak eta ez-tradizionalak erabiltzen ditu —pinturan, eskulturan, teknologian, grabatuan, eta argazkian aplikatuak—eta horrek materialak, baliabideak eta teknikak etengabe ikertzen dituela erakusten digu. Kolore oparoa erabiltzeagatik ezaguna, Rauschenbergek sarritan paleta mugatuko lan-multzo berriei ekiten die; hemen erakusgai dauden lanak tonalitate kolorebakarragatik aukeratu dira batez ere.