Robert Rauschenberg: atzera begirakoa
Sarrera
Teknologia
Atalak
Eremuak, Eskalak, Kabalako zefiro amerikarrak eta Gehiegitasunak
- Izenburua:
- Eremuak, Eskalak, Kabalako zefiro amerikarrak eta Gehiegitasunak
- Erakusketa:
- Robert Rauschenberg: atzera begirakoa
- Gaiak:
- Artea eta ekonomia | Artea eta komunikabideak | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Materiala | AEB | Dualtasuna
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua
- Teknikak:
- Collage | Ensanblajea
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Rauschenberg, Robert
1970eko hamarkadaren erdian oihalen inguruko ikerketari jarraituz, Rauschenberg-ek Eremuak (1975–82) eta Eskalak (1977–81) serieak hasi zituen, komunikabideetako irudi transferituetan eta objektu aurkituetan enfasia jarriz. “Eremua”, Amerikako mendebaldean lursaila izendatzeko erabilitako hitza, lanen euskarri handiak eta ehunez estalitakoak izendatzeko erabiltzen du hemen. Eremuak seriea nagusiki bi dimentsioduna da; Eskalak serieak, berriz, esate baterako Lanperna patrizioa (1981), forma eskulturorikoagoa hartzen du. Rauschenbergek bide horretatik jarraitu zuen lanean, collage eta assemblage teknikak Kabalako zefiro amerikarrak (1981–8) serierako erabiliz.
Rauschenbergek 1985ean Houston-era (Texas) joan ondoren sortu zuen Gehiegitasunak (1986–9) seriea. Bertan, ekonomiaren suntsipenaren lekuko izan zen petrolioaren merkatuan izandako gehiegizko eskaintzaren (“gehiegitasuna”) ondorioz. Rauschenbergek txatarra edo hondakin metalikoak bildu zituen —gasolindegietako seinaleak eta automobiletako piezak eta pieza industrialak— hormako erliebe eta eskultura aske bihurtzeko. Gehiegitasun ugaritan, anbiguotasuna eta abstrakzioa objektu horiek txatarretako erlikiak izatetik arte-lan poetiko izateraino gertatutako metamorfosiaren emaitza dira.