Edukira zuzenean joan

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa

Kartoiak eta Veneziarrak

Info gehiago

Antzigarrak eta Belauntziak

Info gehiago

Atalak

Performance-a

Rauschenbergek antzerkiarekin izan duen harremanaren nondik-norakoak artistaren ondorengo hiru alderdiek eragindakoa izan da: lankidetza artistikoa benetan baloratzea, ikuslea arte-lanaren esperientzian sartzeko nahia soilik ikusgaia denaren mugetatik harantz pertzepzioaren eremua zabalduz, eta gorputzaren keinuekiko interes handia. Artea egiteko lankidetzan jarritako interesa hasieratik antzeman zitzaion 1950 eta 1960ko hamarkadetan Merce Cunningham-en eta Paul Taylor-en dantza-konpainietarako eszenografiak, jantziak eta argiteria diseinatu zituenean, bai eta 1960ko hamarkadan zehar Judson Dance Theater-eko kide izan zen bitartean burutu zituen koreografia-jardueretan ere. Rauschenbergek deskribatu bezala “pinturaren pribatutasunaren eta bakardadearen” alternatiba bat eskaini zion antzerkiak. Gainera, soinuaren, argiaren eta mugimenduaren arteko erlazioak aztertzeko modu dinamiko bat eskaini zion. Jauzkariz jantziak eta patinetan agertzen ziren parte-hartzaileekin, Pelikanoa (1963) Wright anaien omenez sortu zuen, aerodinamikan egin zituzten berrikuntzengatik. Udaberriko entrenamenduan (1965), hogeita hamarren bat dortoka, oskolean linternak erantsita zituztela, eszenatokitik lasai paseatzen aritu ziren dantzarien mugimenduak argituz. Eta II. Mapa-aretoa (1965) lanean, Rauschenbergek bere gorputzaz baliatu zen esku batean zuen indukzio-bobina batetik beste eskuan zituen neonezko tutuetara korronte elektrikoa eramanez. Rauschenbergen dantza gehienetan, proiektatutako diapositibak eta filmak txertatzen dira dekoratu biziak sortzeko, eta teknika hori Trisha Brown koreografoaren azkenaldiko eszenografietan erabili du; esate baterako Izotz-amuzkia (1979) eta Doitzea eta desdoitzea (1983) koreografietan, proiekzio-sistema sofistikatuak erabili ditu etengabe aldatzen ari diren irudi-multzo ikusgarriak lortzeko.

BESTE ATALAK

Sarrera

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Atala, 1998

Info gehiago

Eremuak, Eskalak, Kabalako zefiro amerikarrak eta Gehiegitasunak

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Atala, 1998

Info gehiago

Teknologia

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Atala, 1998

Info gehiago

Pintura serigrafiatuak

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Atala, 1998

Info gehiago

1950eko hamarkadaren hasiera

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Atala, 1998

Info gehiago

Konbinatuak eta transferentzia-marrazkiak

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Atala, 1998

Info gehiago

Kartoiak eta Veneziarrak

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Atala, 1998

Info gehiago

Performance-a

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Atala, 1998

Info gehiago

Antzigarrak eta Belauntziak

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Atala, 1998

Info gehiago

Azkenaldiko lanak

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Atala, 1998

Info gehiago

Nazioarteko lankidetzak

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Atala, 1998

Info gehiago