Robert Rauschenberg: atzera begirakoa
Eremuak, Eskalak, Kabalako zefiro amerikarrak eta Gehiegitasunak
Pintura serigrafiatuak
Atalak
Teknologia
- Izenburua:
- Teknologia
- Erakusketa:
- Robert Rauschenberg: atzera begirakoa
- Gaiak:
- Giza gorputza | Artea eta teknologia | Eragin artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Denbora | Mugimendua | Lankidetza artistikoa | E.A.T. taldea | Antzerkia | Billy Klüver
- Artelan motak:
- Instalazioa | Performance
- Aipatutako artistak:
- Rauschenberg, Robert
Rauschenberg-ek teknologiarekiko duen interes izugarria 1960an ezagutu zuen Bell Laborategietako Billy Klüver ikerlariak eta zientzilariak eragindakoa da. Elkarrekin batera, Rauschenberg eta Klüverrek teknologiak arte bisualetan eta antzerkian izan ditzakeen aplikazioak aztertu zituzten. Beren arteko lankidetza estuaren emaitza izan zen 1966ko 9 gau: antzerkia eta injinerutza eta biek batera eratu zuten EAT (Experiments in Art and Technology/Arte eta teknologiako saiakuntzak) erakundea, teknikaren ikuspegitik artearen kontzeptu aurreratuak lantzeko eta artisten eta injineruen arteko elkarreragina sustatzeko sortua. Esperientzia estetikoa ikus-eremutik harantz eramango duten parametroak zabaltzeko arte-forma bat aurreikusiz, Rauschenbergek teknologiari esker eragiten diren instalazio elkarreragileak sortu zituen, adibidez Orakulua (1962–5) eta Soinuak (1968). Instalazio horiek ikustearen eta entzutearen arteko lotura azpimarratzen dute. Orakulua metalezko txatarrez eraikitako bost piezako eskultura bat da; irrati-emisioen soinuak igortzen ditu eta ikusleek manipulatu egin ditzakete, zenbait irrati-emisore aldi berean aztertzeko programatu den kontrol-sistema bat doituz.
Rauschenbergen ahaleginak ikusleak denboraren egoeretan sartzeko gorputz antzemangarriarekiko duen interes handiaren erakusgarri da. Performance-etan gorputza modu zuzenean mugimenduan aurkezten zuen bitartean, instalazio elkarreragileek gorputzaren presentzia behar dute burutu ahal izateko. Hori beharbada Haragizko erlojuak saileko Entzunaldia eta Aingura (biak 1969koak) lanetan antzematen da ondoen; lan horiek benetako erlojuak balira bezala funtzionatzen dute, eta orduak tik-tak egin ahala, metakrilato gainean serigrafiatutako gorputz-atal intimoen argazki-zatiak ezkutatu eta agerian uzten dituzte txandaka. Haragizko erlojuak lanen ispilu antzeko gainazaletan ikuslea islatua agertzen da, Rauschenbergen artearen denboraren, mugimenduaren, eta fisikotasun hutsaren elkar hartzea behatuz.