Edukira zuzenean joan

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa

Antzigarrak eta Belauntziak

Info gehiago

Nazioarteko lankidetzak

Info gehiago

Atalak

Azkenaldiko lanak

1985ean, hasieran ROCI Txile serierako kobre gainean, eta gero Kuba, Malaysia, eta Estatu Batuetan beste gainazal metaliko batzuen gainean irudiak pintatu eta inprimatu ondoren, Rauschenbergek metalaren islak eta ehundurak eskaintzen dituen aukerak aztertzeari ekin zion, bai eta bere ezaugarri eskultorikoak eta tematikoak ere. ROCI proiektuaren garaian, Rauschenbergek lanak sortzen jarraitu zuen, metal-mota desberdinetan serigrafiatutako bere argazkien irudiekin konbinazio desberdinak erabiliz. Sarritan, irudiek eta aurkitutako objektuek Rauschenbergek egindako bidaiak adierazten zituzten bitartean, metalezko gainazal isladatzaileek lanen hurbileko inguruneak erakusten zituzten. Baliabide desberdinekin esperimentatuz, Rauschenbergek oso efektu desberdinak lortu zituen, Hiri-Bourbona (1988–95) serieko kolore distiratsuko esmalteetatik hasi eta Borealis (1989–92) serieko belztu eta jandako gainazaletaraino eta Gaueko itzalak (1991) kolorebakar eta iluneraino. Rauschenbergek pigmentuei uko egin zien erabat Mamuak (1991) sailean, non epoxidozko irudi argiak ia antzemanezinak diren, argia islatzen den lekuetan izan ezik.

1992az geroztik, Rauschenbergek Iris inprimagailua erabili du bere argazkien inpresio digitalak koloretan egiteko. Teknologia honi esker, bere azkenaldiko lanetako irudiak bereizmen handikoak eta tonu argikoak dira, esaterako Anagramak (1995–1997) eta Anagramak [Hitz jokoa] (1997–orain arte). Hemen, Rauschenbergek landare-tintak eta ura erabili zituen disolbatzaile kimikoen ordez, bere praktika artistikoan ingurugiroarekiko kezka adieraziz. Serie horietako irudiak artistaren argazkietatik soilik ateratakoak dira, mundu guztian zehar hartu dituen argazkietatik; beraz, bere erreferentzia-eremu zabalaren erakusgarri dira. Teknologia hau freskoen serie batean ere aplikatu zuen, Arkadiako erretiroak (1996). Saff and Company-rekin lankidetzan, Rauschenbergek antzinako hormirudi-teknikaren bertsio garaikidea sortzeko metodo bat garatu zuen: Iris inpresioak igeltsu hezera transferitzea eta argizariaz zigilatzea. Antzinako freskoen itxura zaharkitua antzeratzeko, lan hauen gainazal distiratsuak gainetik markatuak eta urratuak daude, igeltsu zuria tarteka ikus daitekeelarik. Gaur egun, duela ia mende-erdi bezala, Rauschenberg asmatzeko eta material, teknologia eta ideia berriak bilatzeko aldarteak bultzatuta hurbiltzen zaio arteari.

BESTE ATALAK

Sarrera

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Atala, 1998

Info gehiago

Eremuak, Eskalak, Kabalako zefiro amerikarrak eta Gehiegitasunak

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Atala, 1998

Info gehiago

Teknologia

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Atala, 1998

Info gehiago

Pintura serigrafiatuak

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Atala, 1998

Info gehiago

1950eko hamarkadaren hasiera

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Atala, 1998

Info gehiago

Konbinatuak eta transferentzia-marrazkiak

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Atala, 1998

Info gehiago

Kartoiak eta Veneziarrak

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Atala, 1998

Info gehiago

Performance-a

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Atala, 1998

Info gehiago

Antzigarrak eta Belauntziak

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Atala, 1998

Info gehiago

Azkenaldiko lanak

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Atala, 1998

Info gehiago

Nazioarteko lankidetzak

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Atala, 1998

Info gehiago