Robert Rauschenberg: atzera begirakoa
Performance-a
Azkenaldiko lanak
Atalak
Antzigarrak eta Belauntziak
- Izenburua:
- Antzigarrak eta Belauntziak
- Erakusketa:
- Robert Rauschenberg: atzera begirakoa
- Gaiak:
- Eragin artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Materiala | India
- Artelan motak:
- Inprimaketa
- Aipatutako artistak:
- Rauschenberg, Robert
1970eko hamarkadaren erdian, Rauschenberg atezatu gabeko oihalaren ezaugarriak aztertzen hasi zen. Antzigarrak (1974–5) seriean, disolbatzaile bidezko transferentzia-prozesua erabili zuen zeta, chiffon eta satena bezalako ehun distiratsu eta arinetan irudiak aplikatzeko, batzuetan burukoak, paperezko poltsak eta soka bezalako elementu aurkituak txertatuz. Lan horietan kolore bakarra erabiltzetik —adibidez Mairua (1974 urtekoa)— hori distiratsua erabiltzera iristen da —adibidez Sufre-bankua (1974 urtekoa ere)—, eta horman esekita agertzen dira besterik gabe, materialaren tolesdura naturalak erakutsiz. Belauntziak (1975–6) seriean, apaindurarik gabeko oihalen azterketa sakondu zuen Rauschenbergek, eta hemen ratan-kanaberek eutsita agertzen dira. Lan horiek artistak Indian topatu zituen ehun koloretsuak eta itsasertzeko estudioaren paretik igarotzen ziren itsasontziak dituzte inspirazio-iturritzat.