Robert Rauschenberg: atzera begirakoa
Pintura serigrafiatuak
Konbinatuak eta transferentzia-marrazkiak
Atalak
1950eko hamarkadaren hasiera
- Izenburua:
- 1950eko hamarkadaren hasiera
- Erakusketa:
- Robert Rauschenberg: atzera begirakoa
- Gaiak:
- Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Materiala | Black Mountain College | Betty Parsons galeria | Cy Twombly | Josef Albers | Merce Cunningham | John Cage
- Mugimendu artistikoak:
- Espresionismo Abstraktua
- Teknikak:
- Collage | Ensanblajea
- Artelan motak:
- Eskultura | Grabatua | Inprimaketa | Pintura
- Aipatutako artistak:
- Rauschenberg, Robert
Milton Ernest (Robert) Rauschenberg 1925ean jaio zen Port Arthur-en (Texas). 1945ean Estatu Batuetako Armada utzi zuenean hasi zuen bere arte-prestakuntza. 1948an, Bauhauseko maisua izan zen Josef Albers-ekin ikasten hasi zen Ipar Carolinako Ashevilletik gertu dagoen Black Mountain College delakoan. Bertan, John Cage konpositorearekin eta Merce Cunningham dantzariarekin eta koreografoarekin gaur arteko adiskidetasuna hasi zuen. Rauschenbergen Denboraren iraganean zehar existitzeko diseinatu den grabatuaren lehen erdia da hau (g.g.b. 1949) grabatuak eta 1949ko udan hasitako zianografikoak bere lan guztian zehar behin eta berriro erabilitako gai nagusietako asko adierazten dituzte: sekuentziak eta progresioak denboran zehar; sarezko formatuak; bikoizketa eta islaketa; eta giza eskalaren zentzua.
New Yorken, Rauschenbergek espresionista abstraktuen lanak lehenengo aldiz ezagutu zituenean, bere koadroetan pintzelkada librea erabiltzen hasi zen. Jainkoaren Ama (g.g.b. 1950) —1951ko maiatzean, New Yorkeko Betty Parsons Galleryn bakarka egin zuen bere lehenengo erakusketatik dauden lau lanetatik bat— hizkuntza abstraktua zabaltzeko interesaren adibide bat da, mapak bezalako gai antzemangarriak txertatuz.
Rauschenbergen aurreneko pinturak eta eskulturak hurbileko ingurunetik materialak eta imajinak ateratzeko duen etengabeko konpromisoaren hastapenak dira. 1951 eta 1953 bitartean egin zituen koadroetan, espresionista abstraktuen lan egiteko modua sakonago ikertu zuen, baina pintura-purutasunaren ildotik aldendu zen, mihisetik harantz erreferentziak barneratuz. Gaueko loraldia koadroetako (g.g.b. 1951) pigmentu ilunean harri-kozkorrak inprimatu zituen; Pintura zuriak (1951) koadroak argiaren eta itzalaren euskarri bihurtu ziren, inguruko baldintzei erantzunez; eta egunkariekin egindako collageek koadro beltzen serie baterako (1951–3) hondoa osatu zuten.
1952–3 bitartean Cy Twombly artistarekin Europan eta Ipar Afrikan zehar bidaia bat egiten ari zela, Rauschenbergek collageak egin zituen gai desberdinak konbinatzeko bere metodoa erabiliz. Obra horiek bere lanean nagusi dirauten motiboetako asko biltzen dituzte: animaliak, gorputz-atalak, eraldaketa-moduak, arte-erreprodukzioak, karaktereak, eta diagramak. Aldi hartakoak dira baita ere Rauschenbergek aurkitutako materialekin (objets trouvés) egindako Scatole Personali (g.g.b. 1952) assemblage txiki eta fetitxistak. Oinarrizko eskulturak eta Pintura gorriak bezala, 1953an New Yorkera itzuli zenean hasitakoak, lan haiek gerora egingo zituen Konbinatuetarako laborategi antzeko bat izan ziren.