Robert Rauschenberg: atzera begirakoa
Azkenaldiko lanak
Atalak
Nazioarteko lankidetzak
- Izenburua:
- Nazioarteko lankidetzak
- Erakusketa:
- Robert Rauschenberg: atzera begirakoa
- Gaiak:
- Artea eta gizartea | Artea eta politika | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Materiala | Erakusketak | Lankidetza artistikoa | Washingtongo Arte Galeria Nazionala | Japonia | Txina | Herri-kultura
- Teknikak:
- Keinu-pintura
- Artelan motak:
- Argazkia | Artisautza | Pintura
- Aipatutako artistak:
- Rauschenberg, Robert
1982an, Rauschenberg-ek izan zituen nazioarteko lankidetzek munduko paper-fabrika zaharrena ezagutzeko aukera eman zioten, Jingxianen (Txina) —bertan sortu zuen 7 izaera—bai eta Shigarakiko (Japonia) Otsuka Ohmi Zeramika Etxea ere. Otsukan, Japoniar buztingintza atsegingarria (1982–5) egin zituen, bere argazkiak Mendebaldeko artearen historiako maisulanen erreprodukzio fotozeramiko prefabrikatuetara transferituz. Elba, zu ikusi baino lehen gai nintzen II (1985) lanean, Rauschenbergek bernizez blaitutako keinu bidezko pintzelkadak eta gaur egungo suhiltzaileen argazki bat Jacques-Louis David-en Bonaparte Saint-Bernard zeharkatzen lanean aplikatu zituen, XIX. mendearen hasierako artelan hori aldi berean nabarmenduz eta ezkutatuz.
Rauschenbergen nazioarteko proiekturik adierazgarriena —ROCI (Rauschenberg Overseas Culture Interchange/Rauschenbergen Nazioarteko Kultura Elkartrukea)— artistak arteak eta lankidetza artistikoak gizarte-aldaketa lortzeko boterean jarria zuen fedearen gailurra izan zen, bai eta giza eskubideen alde lan egiteko aspalditik izan duen konpromisoarena ere. Nazioarteko erakusketa ibiltari bat antolatuz, Rauschenbergek bidaiak egin zituen munduko hamaika herrialdetara eta horiei esker, kultura, material eta tradizio artistiko berriek eragiten zioten arte-erantzuna aztertzeko aukera izan zuen. 1984 eta 1991 bitartean, Estatu Batuetako gobernutik eta sektore pribatutik inolako diru-laguntzarik jaso gabe —eta proiektuaren kostu gehiena bere gain hartuz—, Rauschenberg bere laguntzaileekin batera Mexikora, Txilera, Venezuelara, Txinara, Tibetera, Japoniara, Kubara, Sobiet Batasunera, Alemaniara eta Malaysiara joan zen, eta bidaien artean beti Estatu Batuetara itzultzen zen lanera eta gogoeta egitera. Herri haiek aukeratzearen arrazoia hauxe izan zen, batetik, gehienak indarrean zegoen mendebaldeko artearen korronte nagusitik kanpo zeudelako eta, bestetik, esperimentazio artistikoa debekatua zegoen erregimenen pean bizi ziren populazioetan elkarrizketa artistikoa berpizteko itxaropena zuelako. Bidaiak aurrera egin ahala zabaldu zen erakusketa, leku bakoitzean sortutako lanak aurreko lekuetan sortutakoetatik egindako hautaketan txertatuz. Herrialde horietako bakoitzean bere lan bat utzi zuen opari gisa alde egin aurretik, artea atzerriko herriei eta jendeari buruzko informazio apolitikoa eta estetikoa trukatzeko bide gisa erabil zezaten. 1991n, Washington DC-ko Arte Galeria Nazionalak ROCI proiektuaren amaiera ospatu zuen, izan ziren herrialde bakoitzeko lanen erakusketa batekin eta ROCI AEB serieetako hautaketa batekin.