Edukira zuzenean joan

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa

Teknologia

Info gehiago

1950eko hamarkadaren hasiera

Info gehiago

Atalak

Pintura serigrafiatuak

1962ko udazkenean Rauschenberg-ek hasitako pintura-seriean, produkzio komertzialeko serigrafiak erabili zituen, komunikabideetako iturriak eta bere argazkiak oinarritzat hartuz. Serigrafiaren teknikak dagoeneko existitzen diren imajinak transkribatzea ahalbidetu zion artistari, bere marrazkietan erabilitako transferentzia-prozesuaren banan-banako proportzioak baino eskala handiago batean. Beste baliabide batzuen inguruan egindako ikerketekin batera, Rauschenbergen lehenengoetako Pintura serigrafiatuak (1962–3) zuri-beltzean eginak dira. Deserria eta Langile-buruaren laguntzailea (biak 1962koak) lanetan, giltzetatik hasi eta koheteetaraino barne hartzen dituzten gaien grisaila-irudiak serigrafiatu zituen sare antzeko konposizio askeetan eta pintzelkada ausartez pintatutako azalerekin bat eginez. 1963ko abuztu aldera, kolore distiratsuak barneratu zituen pintura serigrafiatuetan.

Rauschenbergen serie honetan erreprodukzio-baliabide komertzialen eta komunikabideetako gaien erabilera ikusita, kritikariek 1962an New Yorken sortu berria zen pop artearen mugimenduarekin identifikatu zuten. Hala eta guztiz ere pop artisten pintura hotzarekin konparatuta, Rauschenbergen lanetan keinua eta eskulana nabarmentzen dira. Pintura serigrafiatuei eskuz pintatutako azaleretatik darie espresibitatea, bai eta argazkietako irudien collage antzeko gainjartzeetatik, eta serigrafia-prozesuan artistak zuzendu gabe nahita utzitako irristadura eta irregulartasunetatik ere. Konbinatuak gogoraraziz, batzuetan Rauschenbergek aurkitutako materialak mihisean aplikatuz pinturaren gainazalaren jarraitasuna etetzen du.

1962 inguruan, Rauschenberg, besteak beste, transferentzia-teknika bere grabatu editatuetan ikertzen aritu zen, eta bere lehenengo litografiak ULAEn egin zituen (Universal Limited Art Editions), West Islip-en (New York); 1963an, gaur egun Eslovenian (lehenagoko Jugoslavian) dagoen, Ljubljana-ko Nazioarteko Grabatu-Erakusketa ezagunean sari nagusia irabazi zuen. Litografiak, transferentzia-teknikak bezala, artistak bereganatutako argazkien irudiak aske interpretatutako markekin estaltzea ahalbidetu zion. 1964ko ekainean Veneziako Bienaleko pintura-sari nagusia irabazi zuenean, Rauschenbergek serie serigrafiatuetan erabilitako pantailak suntsitu zituen, gai eta material berriei bide emateko. Hamarkadaren bukaera aldera, grabatuak, teknologian oinarritutako artea eta performance-ak egiten jardun zuen batez ere.

BESTE ATALAK

Sarrera

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Atala, 1998

Info gehiago

Eremuak, Eskalak, Kabalako zefiro amerikarrak eta Gehiegitasunak

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Atala, 1998

Info gehiago

Teknologia

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Atala, 1998

Info gehiago

Pintura serigrafiatuak

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Atala, 1998

Info gehiago

1950eko hamarkadaren hasiera

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Atala, 1998

Info gehiago

Konbinatuak eta transferentzia-marrazkiak

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Atala, 1998

Info gehiago

Kartoiak eta Veneziarrak

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Atala, 1998

Info gehiago

Performance-a

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Atala, 1998

Info gehiago

Antzigarrak eta Belauntziak

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Atala, 1998

Info gehiago

Azkenaldiko lanak

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Atala, 1998

Info gehiago

Nazioarteko lankidetzak

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa, Atala, 1998

Info gehiago