Robert Rauschenberg: atzera begirakoa
Konbinatuak eta transferentzia-marrazkiak
Performance-a
Atalak
Kartoiak eta Veneziarrak
- Izenburua:
- Kartoiak eta Veneziarrak
- Erakusketa:
- Robert Rauschenberg: atzera begirakoa
- Gaiak:
- Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Materiala | Lankidetza artistikoa
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua
- Teknikak:
- Collage | Ensanblajea
- Artelan motak:
- Inprimaketa | Performance
- Aipatutako artistak:
- Rauschenberg, Robert
1970 urtearen bukaera aldera, Rauschenberg New Yorken zuen etxea eta estudioa utzi eta Floridako kostaldeko Captiva uhartera joan zen bizitzera. Bertan bizi da eta lan egiten du oraindik. Inprimatzean, performance-an, eta teknologian oinarritutako artean erabat murgildua egon zen aldia bukatutzat eman ondoren, 1960ko hamarkadako bigarren erdialdean hain zuzen, Rauschenbergek berriro ekin zien collage eta assemblage lanei. Hiriko hondakinen ordez, kartoia, soka eta txatarra bezalako materialak erabiltzen hasi zen. Kartoien eta Veneziarren serieetan, Rauschenberg aurkitutako elementuen berezko koloreaz, ehunduraz eta historiaz baliatu zen, oso hizkuntza abstraktu baten mesedetan. Apaindurarik gehitu gabe, Volon (Kartoia) (1971) eta Sor Aqua (Veneziarra) (1973) bezalako lanetan, aurkitutako materialak artelan dotore eta sarritan monumental bilakatu zituen. Kartoiarekin egindako lanak ikerketa sakontzea ahalbidetu zion Rauschenbergi, papera eta beste zenbait zuntz natural erabiliz. Artistaren eta Frantziako eta Indiako artisau eta paper-fabriken arteko lehenengo nazioarteko lankidetzaren emaitza izan dira Orrialdeak eta Fusioak (1973–4) eta Loturak eta Hezurrak (1975) serieak.