Edukira zuzenean joan

Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea

Sarrera

Info gehiago

Gurutziltzaketa baten atala (Francis Baconen arabera) [Fragment of a Crucifixion (After Francis Bacon)], 1999
 
Joan 3:16 (John 3:16), 2000
 
Produktu hutsak erotu egin dira (The Pure Products Go Crazy), 1998

Info gehiago

Iruzkinak

Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea (Prologue to the Story of the Birth of Freedom), 2000

Izenburua:
Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea (Prologue to the Story of the Birth of Freedom), 2000
Erakusketa:
Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea
Gaiak:
Artea eta erlijioa | Artea eta kultura | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Konposizioa | Lan-prozesua | Gizarte-kronika | AEB | Zinema
Mugimendu artistikoak:
Arte Garaikidea
Artelan motak:
Bideoartea
Aipatutako artistak:
Pfeiffer, Paul

Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea izeneko obra hau bi kanalekoa da, hau da, bi bideoz osatua dago, eta berak ematen dio izena erakusketari.

Piezan Cecil B. DeMille zinema-zuzendaria ageri da Hollywoodeko Grauman’s Egyptian Theatre antzokiko agertokian, Hamar aginduak film epikoa aurkezteko hitzaldi bat ematear delarik.

Pelikula hura 1923an filmatu zuten lehenbizikoz, eta beste bertsio bat egin zuten 1956an. Bibliako Exodoa kontatzen du, bai eta Moisesek hebrearrak Egiptoren uztarritik askatu zituenekoa ere.

Pfeifferren obran, begizta infinitu batean harrapatuta geratzen da DeMille: agertu eta desagertu egiten da antzokiko oihalaren atzean, eta inoiz ez da iristen hitzaldia ematera.

Pfeifferren lan guztiekin gertatzen den bezala, obra honen geruza ugarietan barneratzen garen heinean, ikusten dugu Exodoaren historiak baduela islarik oraintsuagoko beste arazo unibertsal batzuetan, hala nola esklabotzaren abolizioan, deskolonizazio-mugimenduetan, eta mundu zabalean gertatzen diren askatasunaren aldeko borroketan.

Inoiz entzungo ez badugu ere, hauxe adierazi zuen DeMillek mikrofonora hurbildu zenean:

“Ikustear zaudeten filma askatasunaren sorrerari buruzko kondaira da”. Jarraian, filma hasten da lan neketsura behartutako esklaboen eszenarekin.

Izenburuak badu beste erreferentzia bat ere, Abraham Lincolnek Gettysburg hirian 1863an eman zuen diskurtsoaren pasarte ospetsu bat, alegia:

“Nazio honek, Jainkoaren hegalpean, izan dezala askatasunaren sorrera berri bat; eta gobernua —herriarena, herritik, herriarentzat— ez dadila lurretik desager”.

 [Pfeiffer]

“Iruditzen zait badela ikuspegi jakin bat, Estatu Batuetako kulturan hazi izanaren egiazko esperientziatik sortua, kultura kolonial horren hondarra baino geratzen ez den lekuetan hazi izanaren ondorioa. Estetikoki esperimentatu dut hori arkitekturan eta hizkuntzan, tankera horretako formetan. Baina baita psikologikoki ere, familiarekin eta, oro har, jendearekin ditudan harremanetan”.

“Zein izan ote daitekeen Estatu Batuetako kulturaren esperientzia jakin hori, esperientzia bikoitz moduko bat bizi baduzu, era berean barruan eta kanpoan egonda”.

BESTE ATALAK

Sarrera

Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea (Prologue to the Story of the Birth of Freedom), 2000

Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Gurutziltzaketa baten atala (Francis Baconen arabera) [Fragment of a Crucifixion (After Francis Bacon)], 1999
 
Joan 3:16 (John 3:16), 2000
 
Produktu hutsak erotu egin dira (The Pure Products Go Crazy), 1998

Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Kontaketa luzea (Burrunba oihanean; Neuk astindu nuen mundua; Suspensea Manilan) [The Long Count (Rumble in the Jungle; I Shook up the World; Thrilla in Manilla)], 2000–01

Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Apokalipsiaren lau zaldunak (Four Horsemen of the Apocalypse), 2000–abian

Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Autorretratua iturri gisa (Self-Portrait as a Fountain), 2000

Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Uholdearen ondorengo goiza (Morning after the Deluge), 2003

Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Haragiztatzailea (Incarnator), 2018–abian

Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Gaiztakeria zuzen-zuzenean (Live Evil), 2003–17Neverlandetik zuzen-zuzenean (Live from Neverland), 2006

Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Cross Hall, 2008

Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Ilunabarreko distira (Sunset Flash), 2004

Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Santuak (The Saints), 2007

Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Gorria Berdea Urdina (Red Green Blue), 2022

Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Inperioa (Empire), 2004

Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea, Iruzkina, 2024

Info gehiago