Edukira zuzenean joan

Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea

Santuak (The Saints), 2007

Info gehiago

Inperioa (Empire), 2004

Info gehiago

Iruzkinak

Gorria Berdea Urdina (Red Green Blue), 2022

Giza begiak kolore gorri, berde eta urdina hautemateko dituen errezeptoreei zor die izena obra honek, eta egiazko kirol-estadio baten erakuste- eta ezkutatze-funtzioak laudatzen eta aztertzen ditu.

Kasu honetan, Pfeifferrek urrundu egiten du fokua kirol-izarrarengandik, eta kirol-ekitaldien teatraltasunean jartzen du arreta, baita ikuskizunaren eta masa-identitatearen lengoaian ere.

Georgiako Unibertsitateko Redcoat Marching Band delakoarekin lankidetzan egin zuen obra, hau da, Georgia Bulldogs futbol amerikarreko unibertsitate-taldearen egoitza den Sanford estadioan aritzen den musika-bandarekin. Taldeak jotzen dituen abestiak partidaren une garrantzitsuenetan entzuten dira. Pfeifferrek aztertu egiten du zer eragin duen musika-emanaldiak estadioko ikusleengan, eta nola gidatzen dituen emozio gorabeheratsuen bidez. Baina behatzaileak gutxitan ikusten ditu partidaren ekintzak; ikusleen erreakzioak entzuten ditu bakarrik. Pfeifferrek taldekideen eta zuzendarien lehen planoen bidez aztertzen du ikuskizuna, bai joko-garaian, bai atsedenaldietan.

Alabaina, Pfeifferrek bideo osoan zehar gogorarazten digu askotan gauzak ez direla diruditen bezalakoak. Estadioaren barruko esperientzia konbinazio ahaltsu bat da: debozioa eta harridura, ikusgarritasuna eta errituala.

Pfeifferrek trebeki kontrajartzen ditu, batetik, irudi horiek, eta, bestetik, estadioko hormen beste aldean dagoen antzinako hilerri segregatuaren ikuspegiak. Kanposantu horretan, lursail bereizietan daude lurperatuta esklabo afroamerikarrak eta soldadu konfederatuak. Nekez uzten da alde batera estadioko garrasi gorgarrien eta hilerriko testuinguru historiko eta kulturalaren arteko kontraste deserosoa. Modu hunkigarrian gogorarazten du arraza-bereizkeriak bizirik jarraitzen duela Ameriketako Estatu Batuetako hegoalde sakonean, baita heriotza-kontuetan ere. 

“Sanford estadioa funtsezko ikergai bihurtu zen Georgiako Unibertsitatean izan nintzen garaian. Klasean egindako esperimentu luze batean, ikastegiko hainbat ikaslek, irakaslek, langilek eta nik neuk aztergai hartu genuen estadioa transmisio-estudio masibo gisa eta Estatu Batuetako erritual kolektiborik hedatuenetako baten egoitza gisa begiratuta”.

“Hala, arreta-gai berezia izan ziren niretzat Georgiako Unibertsitateko Redcoat banda eta hark partidetan zuen eginkizuna zuzeneko soinua sortzeko eta musikaren bidez publikoa berotzeko orduan. Zenbat eta gehiago sakondu kirolaren esparruan, orduan eta errespetu handiagoa diet kirola egiten dutenei, eta are gehiago ikusten dut gizartearen iragazki interesgarria gisa”.

BESTE ATALAK

Sarrera

Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea (Prologue to the Story of the Birth of Freedom), 2000

Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Gurutziltzaketa baten atala (Francis Baconen arabera) [Fragment of a Crucifixion (After Francis Bacon)], 1999
 
Joan 3:16 (John 3:16), 2000
 
Produktu hutsak erotu egin dira (The Pure Products Go Crazy), 1998

Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Kontaketa luzea (Burrunba oihanean; Neuk astindu nuen mundua; Suspensea Manilan) [The Long Count (Rumble in the Jungle; I Shook up the World; Thrilla in Manilla)], 2000–01

Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Apokalipsiaren lau zaldunak (Four Horsemen of the Apocalypse), 2000–abian

Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Autorretratua iturri gisa (Self-Portrait as a Fountain), 2000

Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Uholdearen ondorengo goiza (Morning after the Deluge), 2003

Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Haragiztatzailea (Incarnator), 2018–abian

Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Gaiztakeria zuzen-zuzenean (Live Evil), 2003–17Neverlandetik zuzen-zuzenean (Live from Neverland), 2006

Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Cross Hall, 2008

Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Ilunabarreko distira (Sunset Flash), 2004