Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea
Haragiztatzailea (Incarnator), 2018–abian
Cross Hall, 2008
Iruzkinak
Gaiztakeria zuzen-zuzenean (Live Evil), 2003–17Neverlandetik zuzen-zuzenean (Live from Neverland), 2006
- Izenburua:
- Gaiztakeria zuzen-zuzenean (Live Evil), 2003–17Neverlandetik zuzen-zuzenean (Live from Neverland), 2006
- Erakusketa:
- Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea
- Gaiak:
- Artistak | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Konposizioa | Lan-prozesua | Gizarte-kronika | Komunikabideak | AEB | Musika | Michael Jackson | Pertzepzioa | Arrazakeria
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Bideoartea
- Aipatutako artistak:
- Pfeiffer, Paul
Paul Pfeifferren lanaren parte handi bat komunikabideek errealitateaz eta geure buruaz dugun pertzepzioa eraldatzeko duten moduari buruzkoa da.
Obra hauek Michael Jackson dute ardatz. Poparen errege gisa izan zuen eginkizun konplexu eta kontraesanez beteak ondo jasotzen ditu kultura garaikidearen baitan gertatzen diren paradoxak arraza-desberdinkeriari, obsesioari eta alienazioari dagokienez.
Gaiztakeria zuzen-zuzenean sailean, Michael Jackson etereo bat ikusten dugu agertokian dantzan, digitalki tratatutako irudi batean. Musikariaren bururik gabeko gorputza digitalki manipulatuta dago, eta ispilu batean bezala islatuta ageri da; eskeleto bat ematen du batzuetan, edo idolo primitibo bat, baita iraulka ari den intsektu bat ere.
Neverlandetik zuzen-zuzenean lanak aktuazioa eta diskurtsoa jorratzen ditu, eta abiapuntu gisa hartzen du adingabeei egindako abusu-salaketei erantzunez Michael Jacksonek telebistan eman zuen adierazpen bat.
Lanak bi bideo ditu: batean, hitzaldia ematen ageri da Michael Jackson, baina ez da entzuten; bestean, laurogei unibertsitate-ikaslez osaturiko koru batek Jacksonen hitzak errezitatzen ditu aho batez, koru greziar batek bezala. Bi bideoak kontu handiz daude sinkronizatuta, koruaren ahotsek Michael Jacksonen bakarrizketa isilarekin batera hitz egin dezaten.
Emaitza disonantzia aztoragarri bat da, eta iradokitzen du telebistan emandako gertakari mediatiko batek erraztasun berarekin sortu edo suntsitu dezakeela munduko pop-ikono bat. Gainera, ahotsaren eta bentrilokiaren arteko harremana kuestionatzeko gonbita egiten digu.
“Nahiz eta mundu osoan zehar ezagunak diren irudien erabilerak erakartzen nauen (besteak beste Michael Jacksonenak edo kiroleko heroienak), nire interes nagusia ez dira pertsona ospetsuak, inguruan duten aura baizik”.
“Neverlandetik zuzen-zuzenean lanaren kasuan, Michael Jacksonen ahotsa ezabatzea, haren hitzak koru baten bidez birsortzea, Jacksonen ahoa sinkronizatzea koruaren inflexioekin bat etor dadin... ezertxo ere ez da, berez, Jacksoni buruzko adierazpen zehatz bat, ezta, oro har, artistei eta haien ikusleei edo kulturaren merkantilizazioari buruzkoa ere. Nire ustez, figuraren eta hondoaren arteko jokoaren beste aldaera bat besterik ez da, eta horixe izan da beti nire obraren gai nagusia”.