Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea
Gurutziltzaketa baten atala (Francis Baconen arabera) [Fragment of a Crucifixion (After Francis Bacon)], 1999 Joan 3:16 (John 3:16), 2000 Produktu hutsak erotu egin dira (The Pure Products Go Crazy), 1998
Apokalipsiaren lau zaldunak (Four Horsemen of the Apocalypse), 2000–abian
Iruzkinak
Kontaketa luzea (Burrunba oihanean; Neuk astindu nuen mundua; Suspensea Manilan) [The Long Count (Rumble in the Jungle; I Shook up the World; Thrilla in Manilla)], 2000–01
- Izenburua:
- Kontaketa luzea (Burrunba oihanean; Neuk astindu nuen mundua; Suspensea Manilan) [The Long Count (Rumble in the Jungle; I Shook up the World; Thrilla in Manilla)], 2000–01
- Erakusketa:
- Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea
- Gaiak:
- Ikuskizunak | Artea eta kirola | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Denbora | Konposizioa | Lan-prozesua | Komunikabideak | AEB | Pertzepzioa | Teknika eta materialak
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Bideoartea
- Aipatutako artistak:
- Pfeiffer, Paul
Kontaketa luzea izeneko trilogia errealitateaz dugun pertzepzioa denboran zehar arakatzeko modutzat har daiteke, eta iradoki dezake gure kultura bisualean ikusteak sinestea esan nahi duela.
Muhammad Alik Ameriketako Estatu Batuetan, Filipinetan eta garai bateko Zairen izaniko boxeo-borrokaldi ospetsuak dira sail honen oinarria.
Pieza bakoitzean, Pfeifferrek digitalki ezabatzen ditu boxeolariak, eta haien irudien inguru gardenak bakarrik uzten ditu, mamu-itxurakoak.
Ringean bueltaka, aztarna espektralek inguruko ikusleen mugimenduak eta emozioak manipulatzen eta eragiten dituzte.
Hala ere, hainbestetan ikusi ditugunez gisa horretako irudiak, kapaz gara “ezabatutakoa” deduzitzeko eta aurrez aurre dugunari zentzu bat aurkitzeko.
Egiten ditugun asoziazio automatikoak argitzean, Pfeifferrek zalantzan jartzen du nork erabiltzen ote duen nor: irudiek egiten gaituzte gu... edo guk egiten ditugu irudiak?
“Benetan interesatzen zaidana zera da, bitartekoak non egiten duen huts; hala, zera ari zara ikusten, ezabaketa akatsik gabe gerta ezin daitekeen puntua. Muntaketa perfektua balitz, ez zenuke ikusiko non dagoen irudia, baina Kontaketa luzea triptikoan beti ikusten duzu”.
“Beti geratzen da irudia non zegoen adierazten duen arrastoa, eta, nolabait ere, ikusgai geratzen da nire eskuaren akatsa, bitartekoaren akatsa... geratzen den fantasma balitz bezala. Akats-puntu horixe da benetan interesatzen zaidana”.