Edukira zuzenean joan

Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea

Ilunabarreko distira (Sunset Flash), 2004

Info gehiago

Gorria Berdea Urdina (Red Green Blue), 2022

Info gehiago

Iruzkinak

Santuak (The Saints), 2007

Lan honetan, Pfeifferrek futbol-partidetara joaten diren ikusleen emozio zalapartatsuak atzematen ditu, 1966an Mendebaldeko Alemaniak eta Ingalaterrak Londresko Wembley estadioan jokatu zuten Munduko Txapelketako finalaren eszenaratze batean.

Obraren izenburua, hau da, Santuak, When the Saints Go Marching In abestitik hartua da, kantu hori abestu baitzuten zale ingelesek. Santuak lan xumea da itxuraz, baina, berez, lorpen tekniko konplexua da; izan ere, artistak elkarrekin lotzen ditu, batetik, 1966ko finalaren jatorrizko filmaketaren irudiak eta soinuak, eta, bestetik, mila gazte filipinarrek Manilako zinema batean interpretatutako soinu-banda berria.

Pfeifferrek partida historikoaren irudiak ikusteko eskatu zien gazte haiei, eta, ondoren, zale ingeles eta alemaniarren kantuak eta bibak imitatzeko. Hamazazpi kanaleko audio horretan, jendetzaren burrunba gorgarria jasotzen da, eta zirrara eragiten du.

Publiko berri horrek ez zuen batere harremanik partidarekin, baina haien erreakzio ozenak agerian uzten du talde-identifikazioa antolatu eta aldatu egin daitekeela denboraren, kulturen eta mugen poderioz.

Ikusle andana, kirola eta simulazio historikoa nahastuta, Pfeifferrek agerian uzten du nola adierazten den nazionalismoa kontzentrazio handietan, eta esperientzia eta memoria kolektiboak nola eraikitzen eta eraldatzen diren aztertzen du.

2007an Wembley estadio nazional berria eraiki zutenean hartu zuen langai gisa Pfeifferrek futbol-zelai ingelesa. Kirol-esparru berrian goi-teknologiako pantailak eta bozgorailuak jarri zituzten, eta sekula ez bezalako mailetara eraman zuen horrek ikusleen esperientzia.

Ikuskizunak bizitzeko modu zaharretatik berrietara ematen ari zen aldaketari erreparatzeak inspirazio-iturri gisa balio izan zion Pfeifferri 1966ko final mitikoaren ikusleak eta soinuak birsortzeko.

“Partida hura karga emozional handiko unea izan zen Ingalaterrako futbolaren historian. Orduantxe bakarrik irabazi zuen Ingalaterrak Munduko Txapelketa, eta Mendebaldeko Alemania izan zuen lehiakide, Bigarren Mundu Gerran aurkari izaniko herrialdea, alegia”.

“Leku horrek historia biziki eklektikoa du... Antzinako inperio baten aztarna da, eta, aldi berean, loturik dago egungo inperio-kontzeptuarekin”.

“Bururatu zitzaidan 1966ko finaleko jendetza eta soinuak erreproduzitzen saiatzea... jarraitzaileei erraietatik zerien burrunba. Soinu horiek gaur egungo jendetza erabiliz birsortzea interesatzen zitzaidan, Filipinetan, zehazki. Gustatzen zitzaidan pentsatzea soinuak modu horretan erreproduzitzeak ez duela inolako lotura logiko edo historikorik lekuarekin”.

BESTE ATALAK

Sarrera

Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea (Prologue to the Story of the Birth of Freedom), 2000

Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Gurutziltzaketa baten atala (Francis Baconen arabera) [Fragment of a Crucifixion (After Francis Bacon)], 1999
 
Joan 3:16 (John 3:16), 2000
 
Produktu hutsak erotu egin dira (The Pure Products Go Crazy), 1998

Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Kontaketa luzea (Burrunba oihanean; Neuk astindu nuen mundua; Suspensea Manilan) [The Long Count (Rumble in the Jungle; I Shook up the World; Thrilla in Manilla)], 2000–01

Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Apokalipsiaren lau zaldunak (Four Horsemen of the Apocalypse), 2000–abian

Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Autorretratua iturri gisa (Self-Portrait as a Fountain), 2000

Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Uholdearen ondorengo goiza (Morning after the Deluge), 2003

Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Haragiztatzailea (Incarnator), 2018–abian

Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Gaiztakeria zuzen-zuzenean (Live Evil), 2003–17Neverlandetik zuzen-zuzenean (Live from Neverland), 2006

Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Cross Hall, 2008

Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Ilunabarreko distira (Sunset Flash), 2004

Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Santuak (The Saints), 2007

Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Gorria Berdea Urdina (Red Green Blue), 2022

Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Inperioa (Empire), 2004

Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea, Iruzkina, 2024

Info gehiago