Edukira zuzenean joan

Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea

Uholdearen ondorengo goiza (Morning after the Deluge), 2003

Info gehiago

Gaiztakeria zuzen-zuzenean (Live Evil), 2003–17

Neverlandetik zuzen-zuzenean (Live from Neverland), 2006

Info gehiago

Iruzkinak

Haragiztatzailea (Incarnator), 2018–abian

Haragiztatzailea obran, Pfeifferrek famatuen gurtza esploratzen du zur landuzko eskultura batzuen bidez.

Horretarako, encarnador edo haragiztatzaileen figura errespetatua baliatu du oinarri gisa. Irudi katoliko sakratuen eskultoreak dira haragiztatzaileak, eta ospetsuak dira zur landu eta margotua ikono erlijiosoen irudikapen bizi bihurtzeko duten trebetasunagatik.

Haragiztatzaileen tradizioa Sevillan sortu zen XVI. mendean. Ondoren, Filipinetara eraman zuen Fernando Magallaes esploratzaileak, XVI. mendean Espainiak Ekialdeko Indietara egindako espedizioa gidatu zuenean. Magallaesek Zebuko Haur Santua izeneko irudi erlijioso bat oparitu zion toki-buruzagi bati. Tailu hark Jesus haurra irudikatzen du, Espainiako monarka gisa jantzita, eta, 600 urte geroago ere, debozio handia diote oraindik Filipinetan.

Haragiztatzaileak Filipinetan ez ezik Latinoamerikan ere izen handikoak dira —biak Espainiaren kolonia izanak—.

Haragiztatzailea lanerako, Sevillako, Filipinetako eta Mexikoko artisauekin lan egin du Pfeifferrek. Lan horren fruitua dira obra hauek: Justin Bieber pop izarraren aingeru-aurpegia jasotzen dute, baita haren tortso harrigarriro errealista ere, “Jainkoaren semea” dioen tatuaje batek erabat estalia.

Pfeiffer sail honetan hasi zenean, Bieberrek aitortu berri zuen kristau birsortua zela. Haren soin erdi biluziaren jarrerak Kristoren gurutziltzaketa eta berpizkundea gogorarazten dizkigu.

Haragiztatzailea lanean, Pfeifferrek jarraitzaileen fenomenoa aztertzen du. Fenomeno horrek jainkotasunera goratzen du pop-idolo miretsia, eta paralelismo bat ezartzen du: batetik, irudiaren eginkizuna ospearen eraikuntzan, eta, bestetik, figuraren eginkizuna kultu erlijiosoan. Era berean, zalantzan jartzen du produkzioak XXI. mendeko kapitalismo globalean duen esanahia, eta, bide horretan, plantearazten digu zenbaterainoko eragina duten gaur egun ere ehunka urteko tradizio erlijiosoek eta kolonialismoaren eta kapitalismoaren sareek milaka milioi pertsonarengan.

“Nire ustez, Filipinetako katolizismoak edo Filipinetako masa-erlijioak berezkoa duen sinkretikotasuna eta haren erroen konplexutasuna dira benetako historia. 2017 eta 2018 urteetan Filipinetan egin nuen egonaldi artistikoan proiektu hau lantzen aritu nintzenean, oso gogoan izan nuen Haur Santuaren irudia”.

“Bururatu zitzaidan, historian zehar, Filipinetako eskultura-ekoizpena erlijiosoa izan dela ia erabat; katolikoa, hain zuzen ere. Jakina denez, badira tradizio eskultoriko indigenak eta kristautasunaren aurrekoak ere. Urte hartan bertan, Justin Bieberrek etorri behar zuen kontzertu bat ematera bere Purpose Tour biraren barruan”.

“Enteratu nintzen Philippine Arenan eman behar zuela kontzertua, hau da, ‘Iglesia Ni Cristo’ elizak XXI. menderako ikur berri gisa eraikitako gunean. Halaxe gertatu zen, beraz, kointzidentzia hura: Interneten belaunaldiko izar mediatiko handiak benetako megaeliza batean eman behar zuen kontzertua bere Purpose Tour biraren barruan”.

BESTE ATALAK

Sarrera

Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea (Prologue to the Story of the Birth of Freedom), 2000

Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Gurutziltzaketa baten atala (Francis Baconen arabera) [Fragment of a Crucifixion (After Francis Bacon)], 1999
 
Joan 3:16 (John 3:16), 2000
 
Produktu hutsak erotu egin dira (The Pure Products Go Crazy), 1998

Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Kontaketa luzea (Burrunba oihanean; Neuk astindu nuen mundua; Suspensea Manilan) [The Long Count (Rumble in the Jungle; I Shook up the World; Thrilla in Manilla)], 2000–01

Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Apokalipsiaren lau zaldunak (Four Horsemen of the Apocalypse), 2000–abian

Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Autorretratua iturri gisa (Self-Portrait as a Fountain), 2000

Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Uholdearen ondorengo goiza (Morning after the Deluge), 2003

Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Haragiztatzailea (Incarnator), 2018–abian

Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Gaiztakeria zuzen-zuzenean (Live Evil), 2003–17Neverlandetik zuzen-zuzenean (Live from Neverland), 2006

Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Cross Hall, 2008

Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Ilunabarreko distira (Sunset Flash), 2004

Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Santuak (The Saints), 2007

Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Gorria Berdea Urdina (Red Green Blue), 2022

Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Inperioa (Empire), 2004

Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea, Iruzkina, 2024

Info gehiago