Edukira zuzenean joan

Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea

Gorria Berdea Urdina (Red Green Blue), 2022

Info gehiago

Iruzkinak

Inperioa (Empire), 2004

Liztor erregina batek habia nola egiten duen deskribatzen du Inperioa lanak. Egur-zuntza bere listuarekin nahasiz, paper-orea eratzen du, eta moldekatu egiten du zurtoin bat sortu arte. Ondoren, etxe baten hegal fresko eta babestuan finkatzen du. Habia hazi egiten da, eta liztor erreginak lehen arrautzak jartzen ditu. Eklosionatzen dutenean, liztor langileak jaiotzen dira, eta berehala ekiten diote eraikuntza-prozesuari. Azkenik, erreginak behar adina langile sortzen dituenean, erretiratu egiten da lanaldi osoan ugalketara dedikatzeko.

Pfeifferrek bideokamera bat instalatu zuen: liztor erregina bat bere habia eraikitzen eta liztor-kolonia garatzen harrapatu nahi zuen udako hiru hilabeteetan.

Tituluak Inperioa izeneko beste obra bat omentzen du: Andy Warholek Empire State eraikinari buruz egindako zortzi orduko film ospetsua, alegia.

“Warholek Empire State Building eraikinari egindako irudiek objektu harrigarria eskaintzen digute benetan ukiezinak diren gauzak ikusteko, hala nola gizakiaren nahiak, anbizioa edo denboraren joana. Kasu hartan bezalaxe, liztor-habiak ere xarma bisuala eskaintzen digu intsektuen portaera ikustera erakartzeko; gonbidapen bat da, liztorren habien eraikuntzari buruzko kontakizun antropomorfiko bat proiektatzeko. Nolabait ere, ikusle gisa dugun pertzepzio-portaera aztertzeko amarru bat da habia”.

Pfeifferrek liztorren jarduna grabatzeko baliatu zituen hiru hilabeteek baliteke gogoraraztea, orobat, zaintza-kameren etengabeko begiradapean bizi garen mundu honetan, beti ari garela behatzen... eta beti behatzen gaituztela.

BESTE ATALAK

Sarrera

Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea (Prologue to the Story of the Birth of Freedom), 2000

Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Gurutziltzaketa baten atala (Francis Baconen arabera) [Fragment of a Crucifixion (After Francis Bacon)], 1999
 
Joan 3:16 (John 3:16), 2000
 
Produktu hutsak erotu egin dira (The Pure Products Go Crazy), 1998

Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Kontaketa luzea (Burrunba oihanean; Neuk astindu nuen mundua; Suspensea Manilan) [The Long Count (Rumble in the Jungle; I Shook up the World; Thrilla in Manilla)], 2000–01

Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Apokalipsiaren lau zaldunak (Four Horsemen of the Apocalypse), 2000–abian

Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Autorretratua iturri gisa (Self-Portrait as a Fountain), 2000

Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Uholdearen ondorengo goiza (Morning after the Deluge), 2003

Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Haragiztatzailea (Incarnator), 2018–abian

Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Gaiztakeria zuzen-zuzenean (Live Evil), 2003–17Neverlandetik zuzen-zuzenean (Live from Neverland), 2006

Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Cross Hall, 2008

Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Ilunabarreko distira (Sunset Flash), 2004

Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Santuak (The Saints), 2007