Edukira zuzenean joan

Budapesteko paper gaineko maisulanak

Hastapenak: XV. mendeko marrazkiak eta estanpak

Info gehiago

Atalak

Sarrera

Budapesteko paper gaineko maisulanak erakusketa Guggenheim Bilbao Museoaren eta Budapesteko Arte Ederren Museoa – Hungariako Galeria Nazionalaren arteko lankidetzaren emaitza da. Hungariar erakunde entzutetsuak Antzinarotik XXI. mendera bitarteko nazioarteko artea erakusten du jendaurrean, baita Erdi Arotik gaur egunera arteko hungariar artea ere. Haren funtsetan bereziki aipagarria da Estanpa eta Marrazki Bilduma, bai hartzen duen denbora-tarteagatik bai biltzen duen obra-kopuruagatik: europar egileen 9.000 marrazkiz eta 100.000 grabatu inguruz osatuta dago.

Erakusketa honek XV. mendetik gaurdainoko paper gaineko artearen ikuspegi zabala aurkezten du lan-sorta ugari eta oparo baten bidez. Hautatutako ia 150 maisulanak izen handiko artistenak dira —hala nola Albrecht Dürer, Leonardo da Vinci, Rafael, Rembrandt, Francisco de Goya, Miklós Barabás, Henri de Toulouse-Lautrec, Pablo Picasso, Egon Schiele, Victor Vasarely, Vera Molnar, Judit Reigl, Dóra Maurer, Georg Baselitz, Katharina Grosse eta Gerhard Richter—, eta marrazkigintzaren eta grabatugintzaren mende luzeko tradizioaren erakusle dira. Lanek agerian uzten dute genero biak etengabe egon direla berrikuntzetara zabalik eta askotariko irtenbide formalen bila, eta marrazkiaren eta grabatuaren funtsezko ezaugarriak eta efektu estetiko bereizgarriak azpimarratzen dituzte.

Hamabi atal tematikotan dago antolatuta erakusketa. Horietako bakoitzean, garaian garaiko ezaugarri nagusiak azaltzeaz gain, marrazkigintzaren eta estanpagintzaren alorrean egondako gai eta interakzio nagusiak jorratzen dira. Hala, marrazkiak eta estanpak berezkoa duten teknika-aniztasuna aurkezten da jendaurrean eta, maila sakonagoan, haien funtzioak ere jartzen dira agerian, dena helburu nagusi batekin: marrazkiak eta grabatuak artearen historian izan duten garrantzia erakustea eta, mendeen joanean eta joera eta estilo aldaketa ugariak gorabehera, beren funtsari leial eutsi diotela nabarmentzea.

Era berean, Budapesteko Arte Ederren Museoaren Estanpa eta Marrazki Bildumaren historia aberats eta gorabeheratsuaren ikuspegi orokorra eskaintzen du erakusketak, hau da, Hungariako paper gaineko obra bildumarik garrantzitsuenarena. Osagarri gisa, artxiboko hainbat dokumentu ere jasotzen ditu Esterházy hungariar noble familiaren funtsetatik abiatuta jaio zen bildumaren jatorria azaltzeko eta museoaren zuzendari, arte-arduradun eta komisario askoren ahaleginari esker erdietsitako lorpenen berri emateko.

BESTE ATALAK

Sarrera

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Atala, 2025

Info gehiago

Hastapenak: XV. mendeko marrazkiak eta estanpak

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Atala, 2025

Info gehiago

Dürerren mendea

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Atala, 2025

Info gehiago

Paisaia autonomoaren sorrera

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Atala, 2025

Info gehiago

Giza gorputzaren irudikapena

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Atala, 2025

Info gehiago

Errealitatearen zantzua iparraldean

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Atala, 2025

Info gehiago

‘Grandeur’ klasikotik amets idilikoetara

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Atala, 2025

Info gehiago

Erroma eta Venezia XVIII. mendean

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Atala, 2025

Info gehiago

Ilustraziotik iraultza-garaira

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Atala, 2025

Info gehiago

Hemen eta orain

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Atala, 2025

Info gehiago

Emozioak erdigunean

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Atala, 2025

Info gehiago

1945. urtearen aurreko joera konstruktiboak eta adierazkorrak

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Atala, 2025

Info gehiago

1945. urteaz geroztiko bide berriak: erreferente formal, historiko eta pertsonalak

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Atala, 2025

Info gehiago