Edukira zuzenean joan

Budapesteko paper gaineko maisulanak

‘Grandeur’ klasikotik amets idilikoetara

Info gehiago

Ilustraziotik iraultza-garaira

Info gehiago

Atalak

Erroma eta Venezia XVIII. mendean

Izenburua:
Erroma eta Venezia XVIII. mendean
Erakusketa:
Budapesteko paper gaineko maisulanak
Gaiak:
Arkitektura | Arte italiarra | Artearen historia | Eragin artistikoa | Konposizioa | Paisaia | Hiri-eszenak | Europa | Italia | Erroma | Venezia
Mugimendu artistikoak:
Barrokoa | Rokokoa
Teknikak:
Akuafortea | Grabatua | Marrazkia
Aipatutako artistak:
Canaletto, | Tiepolo, Giovanni Battista

Banaketa politikoak eta gainbehera ekonomikoa gorabehera, Italiak Europako artearen gune nagusia izaten jarraitu zuen XVIII. mendean, eta Venezia eta Erroma izan ziren garai hura definitu zuten hiriak. Veneziako artistarik nabarmenena Giovanni Battista Tiepolo izan zen, zeinak fresko sofistikatuen eta horma-irudi handien prestaketa-marrazki ugari egin baitzituen. Garai horretan, barroko berantiarra eta rokoko estiloa nagusi zirela, hiri-paisaiak zehaztasun osoz irudikatzean zetzan veduta generoa jaio zen, eta Veneziaren margolan eta akuaforteengatik ezaguna den Canaletto artista izan zen genero hura abian jarri eta zabaldu zuena. Europako noble eta aberats askok Italian egiten zuten geldialdia beren Grand Tour izeneko bidaia luzeetan, eta ezagututako tokiak erakusten zituzten artelanak erosten zituzten oroigarri gisa. Veneziako piazza eta eraikinak bai eta Erromako antzinako monumentu eta aurriak izan ziren ospe gehien izan zuten gaietako batzuk. Pinturetan ez ezik, veduta generoa marrazkietan eta estanpetan ere landu eta loratu zen; eskari handiari erantzuteko, artista askok grabatua eta, bereziki, akuafortea erabili zuten. Erroman, Giovanni Battista Piranesi izan zen eragin handiena izan zuen grabatzailea. Haren estanpa-sailetan birtuosismo handiz landuta daude veduta horiek eta konposizio arkitektoniko errealak zein alegiazkoak.

BESTE ATALAK

Sarrera

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Atala, 2025

Info gehiago

Hastapenak: XV. mendeko marrazkiak eta estanpak

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Atala, 2025

Info gehiago

Dürerren mendea

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Atala, 2025

Info gehiago

Paisaia autonomoaren sorrera

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Atala, 2025

Info gehiago

Giza gorputzaren irudikapena

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Atala, 2025

Info gehiago

Errealitatearen zantzua iparraldean

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Atala, 2025

Info gehiago

‘Grandeur’ klasikotik amets idilikoetara

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Atala, 2025

Info gehiago

Erroma eta Venezia XVIII. mendean

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Atala, 2025

Info gehiago

Ilustraziotik iraultza-garaira

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Atala, 2025

Info gehiago

Hemen eta orain

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Atala, 2025

Info gehiago

Emozioak erdigunean

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Atala, 2025

Info gehiago

1945. urtearen aurreko joera konstruktiboak eta adierazkorrak

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Atala, 2025

Info gehiago

1945. urteaz geroztiko bide berriak: erreferente formal, historiko eta pertsonalak

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Atala, 2025

Info gehiago