Budapesteko paper gaineko maisulanak
Hemen eta orain
1945. urtearen aurreko joera konstruktiboak eta adierazkorrak
Atalak
Emozioak erdigunean
- Izenburua:
- Emozioak erdigunean
- Erakusketa:
- Budapesteko paper gaineko maisulanak
- Gaiak:
- Artea eta psikologia | Artea eta emozioa | Artearen historia | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Erretratua eta autorretratua | Natura | Europa | Frantzia | Paris | Viena | Giza harremanak | Sentimenduak | Amatasuna
- Mugimendu artistikoak:
- Inpresionismoa | Post-Inpresionismoa
- Artelan motak:
- Grabatua
- Aipatutako artistak:
- Gauguin, Paul | Klimt, Gustav | Kokoschka, Oskar | Munch, Edvard | Picasso, Pablo | Schiele, Egon | van Gogh, Vincent
XIX. mendeko artea hitz batez definitu behar izatekotan, hitz hori behaketa izan zitekeen. Hain zuzen ere, behaketari esker lortu zuten artista errealista, naturalista eta inpresionistek beren helburu nagusia: munduaren benetako itxura erabat irudikatzea. Artista postinpresionistak, ordea, are urrutiago joan ziren, eta arimaren taupadetan ere erreparatu zuten.
Vincent van Goghek bere aldarte psikologikoaren isla gisa irudikatzen zituen fenomeno naturalak, eta horrexegatik dauka halako indarra haren lanak: errealismora mugatu beharrean, emozioetan zentratu zen. Planteamendu hori ez zuten ongi ulertu garai hartan, eta gauza bera gertatu zen Edvard Munchen artearekin ere. Esperimentazioaren bidez baliabide grafikoei bizitza berria ematen saiatu zen Munch. Paul Gauguinek ere antzekoa egin zuen eta, beltzez estanpatutako paper-orri horixkak erabiliz, gogo biziz irrikatzen zituen zibilizaziorik gabeko paradisu bihurtu zituen landa-eremu exotikoak. Vienan ere, psikoanalisiaren sorlekua izanik, hainbat pieza sortu ziren artearen eta psikearen arteko sinbiosi horren adierazle. Arimaren sakonera aztertzeaz gain, Klimt, Schiele eta Kokoschka artistek ausardiaz heldu zieten sexualitatearekin lotutako gaiei, beren garaiko morala urratzeko beldurrik gabe. Bestalde, enpatiarekiko interesak eta grabatuarekiko grinak zubi-lana egiten dute Pablo Picassoren XX. mende hasierako obren eta Käthe Kollwitz artistak amatasunaren inguruan egiten zituen erretratu goibelen artean. Dena den, pertsonaien arteko harreman afektiboen intimitateak arindu egiten du nolabait Picassoren zirkuko artista paristarren txirotasuna, eta Kollwitzen sorkuntza-lanek, aldiz, hersturaren aurkako borroka kementsua goraipatzen dute.