Edukira zuzenean joan

Budapesteko paper gaineko maisulanak

Giza gorputzaren irudikapena

Info gehiago

‘Grandeur’ klasikotik amets idilikoetara

Info gehiago

Atalak

Errealitatearen zantzua iparraldean

Herbehereetako artistentzat berebiziko interesa zuen xehetasun naturalei behatzeak, hala nola giza aurpegiaren ezaugarriei edo paisaiaren topografiari, eta Elizaren irakaspenek zeregin garrantzitsua bete zuten munduaren ikuspegi naturalista horretan. Joan Kalbinoren arabera, Lurra paradisu zerutiarraren isla zen; kontrarreformaren aldezleen ustetan, berriz, natura Jainkoaren probidentziaren erakusle zen. Karel van Mander arte-teorialariak zirriborroak aire zabalean egitera bultzatzen zituen margolariak, eta Gerbrand Adriaensz. Bredero poeta eta antzerkigile holandarraren ustez, gizarte-maila apalenetako giza jokabideak eta instintuak jorratzen zituzten margolariak ziren onenak. Herbehereetan, errealismoarekiko zaletasun hedatua lagungarria izan zen paisaia, natura hila eta genero-pintura forma artistiko independente gisa sendotzeko. Marrazki autonomoen balioa ere asko handitu zen merkatuan; Adriaen van Ostade eta Cornelis Dusart margolariek, esaterako, prestaketa-lan gisa ez ezik, saltzeko asmoz ere egin zituzten halako marrazkiak. Halaber, izugarri handitu zen paisaien marrazki eta grabatuen eskaria. Egile garrantzitsuenak irudikapen artistikoaren esparru guztietan nabarmentzen ziren. Rubensek bere familiako kideei egindako erretratuak hartzen dira haren lanik iradokitzaileentzat; Rembrandtek, aldiz, maisutasunez jaso zituen bere inpresioak marrazkietan eta akuaforteetan.

BESTE ATALAK

Sarrera

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Atala, 2025

Info gehiago

Hastapenak: XV. mendeko marrazkiak eta estanpak

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Atala, 2025

Info gehiago

Dürerren mendea

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Atala, 2025

Info gehiago

Paisaia autonomoaren sorrera

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Atala, 2025

Info gehiago

Giza gorputzaren irudikapena

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Atala, 2025

Info gehiago

Errealitatearen zantzua iparraldean

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Atala, 2025

Info gehiago

‘Grandeur’ klasikotik amets idilikoetara

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Atala, 2025

Info gehiago

Erroma eta Venezia XVIII. mendean

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Atala, 2025

Info gehiago

Ilustraziotik iraultza-garaira

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Atala, 2025

Info gehiago

Hemen eta orain

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Atala, 2025

Info gehiago

Emozioak erdigunean

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Atala, 2025

Info gehiago

1945. urtearen aurreko joera konstruktiboak eta adierazkorrak

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Atala, 2025

Info gehiago

1945. urteaz geroztiko bide berriak: erreferente formal, historiko eta pertsonalak

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Atala, 2025

Info gehiago