Budapesteko paper gaineko maisulanak
Errealitatearen zantzua iparraldean
Erroma eta Venezia XVIII. mendean
Atalak
‘Grandeur’ klasikotik amets idilikoetara
- Izenburua:
- ‘Grandeur’ klasikotik amets idilikoetara
- Erakusketa:
- Budapesteko paper gaineko maisulanak
- Gaiak:
- Gizakia | Emakumea artean | Giza gorputza | Arte klasikoa | Artea eta paisaia | Artearen historia | Eragin artistikoa | Historia-margoa | Paris
- Mugimendu artistikoak:
- Neoklasizismoa
- Teknikak:
- Marrazkia
- Aipatutako artistak:
- Lorrain, Claude | Watteau, Jean-Antoine
1648an Parisko Pintura eta Eskultura Errege Akademia sortu zen, Charles Le Brun zuzendari zela. Garai hartan, historia-pinturaren eskakizun nagusietako bat eremu piktorikoa ekintza betean ageri ziren figuren irudikapen errealistaz betetzea zen; hortaz, gizonezkoen biluzietan zentratu zen marrazketa-tekniken irakaskuntza. Irakasleek ikasleei eredu gisa ematen zizkieten adibideetan, eskultura klasikoak eta Errenazimentuko maisu handien lanak ez ezik, Nicolas Poussin garaikidearen artea ere sartzen zen. Italian bizi zen margolari frantses haren neoklasizismoak Antzinaroko espiritua berpiztu zuen eta eragin erabakigarria izan zuen Frantziako gustu artistikoan. Haren herrikide Claude Lorrainek —hura ere Erroman finkatua— oso bestelako ikuspegi bat landu zuen: mundu ikusgaia abiapuntutzat hartuta, ahalik eta paisaia perfektu eta idealenak sortzea izan zuen xede, eta inguru bukolikoak osatzen zituen bere artzain-eszenetarako.
Ideal poetikoen bila, Antoine Watteau are gehiago urrundu zen klasizismo akademikotik: maisutasunez irudikatu zituen giza multzo dotoreak artistikotasun handiko agertoki intenporaletan. Emakumeen bizitza pribatuko une iheskorrak irudikatzen zituzten giro intimoko marrazkiak egin zituen, eta lan haiek bai eta haietan erabiltzen zuen paleta fina inspirazio-iturri izan ziren Jean-Honoré Fragonard eta François Boucher margolarientzat.