Budapesteko paper gaineko maisulanak
Dürerren mendea
Giza gorputzaren irudikapena
Atalak
Paisaia autonomoaren sorrera
- Izenburua:
- Paisaia autonomoaren sorrera
- Erakusketa:
- Budapesteko paper gaineko maisulanak
- Gaiak:
- Hirigintza | Artea eta paisaia | Artearen historia | Eragin artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Lan-prozesua | Paisaia | Hiri-eszenak | Ingurunea eta natura | Hiria | Europa | Alemania | Herbehereak | Italia | Teknika eta materialak
- Mugimendu artistikoak:
- Errenazimentua
- Teknikak:
- Akuarela | Grabatua | Marrazkia
- Aipatutako artistak:
- Altdorfer, Albrecht | Brueghel Zaharra, Pieter | Durero, Alberto | Tiziano,
1500. urte inguruan, hirigintzaren hedapenarekin eta kartografiaren aurrerapenarekin bat, europar artistek gero eta interes handiagoa agertu zuten ingurune naturalaren behaketarekiko eta lurraldearen irudikapenarekiko. Albrecht Dürerrek 1494–95 bitartean Italiara egindako lehen bidaian bisitatu zituen hirien akuarelak margotu zituen, denak ere freskotasun eta birtuosismo handikoak; horiek hartzen dira, hain zuzen, europar paisajismoaren lehen hiri ikuspegitzat.
Zenbait artista alemaniar, tartean Albrecht Altdorfer eta Wolfgang Huber, Danubio ibaiaren haran oihantsura joan ziren beren zirriborro-koadernoak hartuta, eta bertako ikuspegi topografikoak eta inpresio sinpleak jasotzeari ekin zioten. Mende-aldaketaren inguruan, berriz, Veneziako bildumagileek eta humanistek irrikaz aztertzen zuten Greziako eta Erromako poesia klasikoa. Hala, Tizianoren eta haren jarraitzaileen paisaia-lanek Virgilioren eta Teokritoren testu zaharretako giro idilikoa gogorarazten zuten. Holandako paisajistarik nabarmenena izan zen Pieter Brueghel Zaharrak, berriz, naturaren inguruan bizitako esperientziak eta Tiziano eta Domenico Campagnola italiar artisten obretatik ateratako irakatsiak uztartu zituen. Mendearen amaiera aldera, Pieter Brueghelen jarraitzaileen lanaren bitartez —tartean haren seme Jan Brueghel Zaharra—, paisaiak artisten arreta gune bihurtu ziren eskubide osoz, ez bakarrik marrazkiaren baliabide esperimentalean, baita pinturan ere.