Edukira zuzenean joan

Budapesteko paper gaineko maisulanak

Hastapenak: XV. mendeko marrazkiak eta estanpak

Info gehiago

Paisaia autonomoaren sorrera

Info gehiago

Atalak

Dürerren mendea

XVI. mendeko alemaniar artistarik handiena Albrecht Dürer izan zen, zalantzarik gabe, eta haren eragina erabakigarria eta iraunkorra izan zen, ez bakarrik Alemanian, baita Europa osoan ere. Zubi-lana egin zuela esan liteke, garrantzi handiko zeregina bete baitzuen Italiako Errenazimentuak arteetara eta artearen teoriara ekarritako berrikuntzak Alpeez iparraldeko eskualdeetarantz hedatzen. Pinturan ez ezik, Dürerrek lan oparoa egin zuen marrazkilari gisa ere; inoiz izan den artista grafiko bikainenetako bat izan zen, eta grabatu-teknika guztietan egin zituen berrikuntzak.

Errenazimentuko zenbait alemaniar artista handi Dürer bezain polifazetikoak izan ziren, baina hark baino eragin txikiagoa izan zuten. Dürerren ikasle gailenak, Hans Baldung Grienek, maisuaren eragin nabarmena izanda ere, adierazkortasun handiko estilo propioa garatu zuen. Dürerren beste garaikideetako bat, Lucas Cranach Zaharra, Saxoniako artista nabarmena izan zen, Martin Luterori eta Erreforma Protestante hasiberriari estu-estu lotua.

Dürerren lanarekiko mirespena ez zen desagertu artista 1528an hil ondoren ere. Haren lanen eskaera hain zen handia, ezen kopia bidez baino ezin izan baitzioten erantzun. Hala ere, XVI. mende bukaerako Dürerren kopistek —Hans Hoffmann nabarmendu zen haien artean— normalean ez zituzten kopia zehatzak egiten, jatorrizkoen egokitzapen irudimentsuak baizik.

BESTE ATALAK

Sarrera

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Atala, 2025

Info gehiago

Hastapenak: XV. mendeko marrazkiak eta estanpak

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Atala, 2025

Info gehiago

Dürerren mendea

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Atala, 2025

Info gehiago

Paisaia autonomoaren sorrera

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Atala, 2025

Info gehiago

Giza gorputzaren irudikapena

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Atala, 2025

Info gehiago

Errealitatearen zantzua iparraldean

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Atala, 2025

Info gehiago

‘Grandeur’ klasikotik amets idilikoetara

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Atala, 2025

Info gehiago

Erroma eta Venezia XVIII. mendean

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Atala, 2025

Info gehiago

Ilustraziotik iraultza-garaira

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Atala, 2025

Info gehiago

Hemen eta orain

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Atala, 2025

Info gehiago

Emozioak erdigunean

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Atala, 2025

Info gehiago

1945. urtearen aurreko joera konstruktiboak eta adierazkorrak

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Atala, 2025

Info gehiago

1945. urteaz geroztiko bide berriak: erreferente formal, historiko eta pertsonalak

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Atala, 2025

Info gehiago