Budapesteko paper gaineko maisulanak
Paisaia autonomoaren sorrera
Errealitatearen zantzua iparraldean
Atalak
Giza gorputzaren irudikapena
- Izenburua:
- Giza gorputzaren irudikapena
- Erakusketa:
- Budapesteko paper gaineko maisulanak
- Gaiak:
- Gizakia | Giza gorputza | Arte italiarra | Arte klasikoa | Artearen historia | Eragin artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Konposizioa | Lan-prozesua | Proportzioa | Italia
- Mugimendu artistikoak:
- Errenazimentua
- Aipatutako artistak:
- da Vinci, Leonardo | Parmigianino, | Sanzio, Rafael
Errenazimentu garaiko Italian, giza gorputzaren irudikapena adierazpide indibidualerako gai bihurtu zen, artista bakoitzaren estiloaren eta ikuspegiaren erakusle. Filosofia, literatura eta arte klasikoekiko jaio berri zen interesaren baitan, gorputzaren irudikapenaren gailurtzat jotzen ziren Antzinaroko lanak. Gainera, artistak naturalismoari arreta handiagoa eskaintzen hasi ziren, irudikapen gero eta errealistagoak, zehatzagoak eta indibidualagoak lortzen ahalegintzen ziren, eta benetako modeloak eredutzat hartuta lan egiteko joera nabarmendu zen. Leonardo da Vincik, Errenazimentu goiztiarretik Goi Errenazimentura bitarteko artearen figura erabakigarria izan zenak, azterketa anatomikoak egin zituen giza gorputzaren barne-mekanismoak ulertzeko eta hura zehatz-mehatz deskribatzeko. Rafaelek, aldiz, iturri klasikoak eta garaikideak txertatu eta berrasmatu zituen bere obran. Haren dizipulu eta jarraitzaileak maisuaren estilo idealista imitatzen saiatu ziren —irudi autonomo biziz betetako konposizio dinamiko eta sofistikatuz osatutako estiloa—. Michelangeloren eraginpean, pintore manieristek, bereziki Parmigianinok, anatomikoki desegokiak baina bizitasun handikoak eta oso dekoratiboak ziren jarreretan irudikatu zuten giza gorputza. Geroago, Boloniako Carracci Akademiak —Annibale eta Agostino anaien eta haien lehengusu Ludovicoren zuzendaritzapean— aurrez aurreko marrazketa jarri zuen hezkuntza artistikoaren erdigunean. Era berean, Carraccitarrek XVI. mende hartan aurrekari izan zituzten artista handiak ezarri zituzten eredu gorentzat.