Edukira zuzenean joan

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna

Hasierako lanak

Info gehiago

Arantzazu

Info gehiago

Atalak

Hiperboloideak eta argi-kondentsadoreak

Izenburua:
Hiperboloideak eta argi-kondentsadoreak
Erakusketa:
Oteiza: Mitoa eta modernotasuna
Gaiak:
Artea eta espazioa | Eragin artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Espazioa | Geometria | Materialtasuna
Teknikak:
Marrazkia
Artelan motak:
Eskultura
Aipatutako artistak:
Oteiza, Jorge

1950az geroztik Oteizak estatua-masatik estatua-energiara igaro nahi zuen eta ildo horri jarraituz zehaztu zuen bere ikerlana. Estatua-energia horri Transestatua izena eman zion eta eskulturaren hutsunerako arrazoibide plastiko berria proposatu zuen xede hori lortzeko. Eskultorearentzat berrogeiko hamarkadako eskulturaren bereizgarri diren ohiko zuloak, adibidez Henry Moore-ren (1898–1968) edo Barbara Hepworth-en (1903–1975) lanetan edo urte haietako bere lanetan, hurbilketa naturalistak besterik ez ziren. Horren ondorioz, Oteizak eskulturan energia areagotzeko modu estrukturalagoa proposatu zuen.

Batetik, unitate batzuk definitu zituen, elkarrekin erlazionatzean masaren eta espazioaren arteko elkarrekintza indartzeko gai izango zirenak. Hiperboloiderako bozetua (“sagarra/energia”) (1950) marrazkian sagar baten adibidea jarri zuen. Sagarra jan ondoren zuztarra geratzen da, une horretatik aurrera masa espazioaren alde desokupatzearen erregistro materiala bihurtzen dena, honela hondar fisikoa bera baino gehiago lehen ez zegoen presentzia immateriala agerian utziz. Forma hori (hiperboloidearen irudi geometrikoa gogorarazten diguna) benetako molde espazial gisa itxuratzen da, bere baitakoa ez den ekintzaren adierazpen gisa. Ale hirukoitz eta arina (1950) eskultura, forma horietako hiru bertikalean gainjartzearen emaitza, prozedura berri horren eredu da.

Estatuaren barrualdean energia areagotzeko bigarren metodoa argiaren berariazko erabileran oinarritua dago. Eskultoreak argiaren aurrean erantzun espezifikoa duten materialak erabili zituen —adibidez Paul Klee-ri omenaldia (1955-56) obraren alabastroaren gardentasuna—, eta “argi-kondentsadoreak” izena eman zion hori garatu zuen, zulo txikiak, alegia, ibilbide desberdinekin eginda daudenez argi-karga desberdina jasotzen dutenak. Lurra eta ilargia (1955) eskulturan, hiperboloideetatik abiatuta eratutakoan, kondentsadore horiek erabiliz argia masaren barrualdetik sortzea eta horrela eskulturaren masaren desmaterializazioa eragitea lortzen du. Pieza horretan Oteizaren eskulturaren eredu bihurtuko den zerbait gertatuko da gainera. Benetako eskultura gauzen artean dagoen espazioan sortuko da, eta eskultoreak “Tarte” deituko zion espazio horrek gauzek duten garrantzi bera izango du. Hala, eskultura immaterialtasunaren, espazioaren presentzia gisa agertuko da, elementu material irekiak eta egokiro antolatutakoak elkartzearen bidez.

BESTE ATALAK

Hasierako lanak

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Atala, 2004

Info gehiago

Hiperboloideak eta argi-kondentsadoreak

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Atala, 2004

Info gehiago

Arantzazu

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Atala, 2004

Info gehiago

Esferaren desokupazioa. Hasierako ikerketak.

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Atala, 2004

Info gehiago

Esferaren desokupazioa

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Atala, 2004

Info gehiago

Poliedroen irekidura

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Atala, 2004

Info gehiago

Kuboideak eta hormari buruzko ikerketak

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Atala, 2004

Info gehiago

Laborategi esperimentala

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Atala, 2004

Info gehiago

Eraikuntza hutsak

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Atala, 2004

Info gehiago

Azkena ematen duten obrak

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Atala, 2004

Info gehiago

Quousque tandem…!

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Atala, 2004

Info gehiago