Oteiza: Mitoa eta modernotasuna
Azkena ematen duten obrak
Atalak
Quousque tandem…!
- Izenburua:
- Quousque tandem…!
- Erakusketa:
- Oteiza: Mitoa eta modernotasuna
- Gaiak:
- Gizakia | Artea eta denbora | Artea eta espazioa | Artea eta historia | Lan intelektuala | Espazioa | Espiritualtasuna
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua | Arte Figuratiboa
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Oteiza, Jorge
Egun batean, Agiña gainean dauden harrespil txiki horietako baten aurrean nintzela, ulertu nahian, nire espazioaren desokupazio lanean pentsatzen jarri nintzen eta bat-batean zirkulu huts hark esan nahi zuen guztia ulertu nuen. Ez zen, ez, erraza izango nire emozioa neurtzea hainbeste mendetan berriro erabili ez zuten estatuaz baliatzean. Harrespil haien historiaurreko eskultorearen asmo espiritualarekin bat nentorren. Atera berri nuen ondorio esperimentalaren nire eskultura metafisikoa zen hain zuzen. Harriak ez zeuden errealitatetik jarriak, bere kontra baizik, espazioak zehaztutako kontzientzia metafisikotik. Lehen, figuraziotik, paleolitikoko ehiztari magikoak animaliaren irudiari (bisonte-historiari) heldu zion bere babesleku materialaren barrualdean zituen labar-pinturetan. Orain, abstrakziotik, harrespil neolitiko honetan, errealitatearen kanpoko espazio berean, bere sustrai metafisikorako gela, intraestatua —arimategia—, bere intrahistoria, Unamunok esango lukeen bezala, asmatzen dihardu artistak. Gizakia bere baitatik kanpo jarri da, denboratik kanpo. Bere herstura existentzial gorenaren irtenbide estetikoa —arrazoi erlijiosoa—.
(....) Estatua gabe geratzen ari nintzen, bizitza estreinatzen, ordea. Horrela lortu nuen, duela gutxi, harrespilean, estatua-harrespil gisa hartuta, hutsaren intuizioa eta berehala, Velázquezen pinturan, azken hutsaren ulerkuntza, ekialdeko tradizio artistikoaren hutsarena eta gaur egungo artearen huts batzuena, bat-batean, oharkabekoak diren huts horiena.
Honezkero ezin dut artean sinistu jarduera iraunkor gisa hartuta: premia existentzial jakin baten aurrean sentsibilitate espirituala lantzeko artistak konpromiso hartzen duen bitartekoa da, errealitatea eta bizitza hautematearren eta menderatzearren.
Jorge Oteiza, Quousque tandem...!, 1963