Edukira zuzenean joan

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna

Laborategi esperimentala

Info gehiago

Azkena ematen duten obrak

Info gehiago

Atalak

Eraikuntza hutsak

Kolore beltza marmol zurizko blokeen gainazalari gehituz poliedroak irekitzeko saio batzuk egin ondoren, Oteizak metalezko elementu lauetan oinarritutako eraikuntzetan jardun zuen gehienbat. Elementu horiek, berriro ere, Malevich Unitatearen formatik abiatuta itxuratuko dira. Unitateari dagokion materialaren zati bat kendu zaio, forma baliokidea duena. Hortaz, abiaburuko formaren bertsio positibo-negatiboa bere baitan biltzen duen elementua da, eta aukera ematen die materiari eta espazioari elkarren arteko erlazioetan aldi berean eta intentsitate beraz artikulatzeko. Eraikuntza hutsak izena duen saila espresioaren itzaltze-prozesu progresiboaren saio bat da, elementu horien konbinazioetan oinarritua. Oteiza jabetua zegoen jarduera formalaren eta espazioaren harmenaren artean dagoen alderantzizko erlazioaz, hau da, adierazkortasun formala zenbat eta handiagoa izan orduan eta txikiagoa da ikuslearen ekarpena, eta alderantziz. Horren ondorioz, obra batzuen espresionismotik beste forma batzuetara, adibidez Forma geldoak horietara doan ildo esperimentalari hasiera eman zion, non formen asaldura baretzen joango den bere Kutxa hutsen lehenengo saialdietara iritsi arte. Oteizak berak hauxe idatzi zuen prozesu hori aztertzean: “Artea, existentzia-mekanismo den aldetik, mugimenduan amaitzen da bizitzarekin eta naturarekin nahasiz. Metafisika den aldetik, gizakiaren zaintza existentziala, espresioa da galtzen dena. Estatuaren lekua bere desokupazioak zehazten du, altzari huts baten antzera”.

Kutxa hutsak, oro har sei karratutik abiatuta eratuak, Malevich Unitate huts baten baliokide den zatia falta zaielarik, kubo ireki gisa itxuratzen dira, materialki hutsik dauden errezeptakulu estatiko gisa, aktibitate espazial handiak bere barruan hartuta, ordea.

BESTE ATALAK

Hasierako lanak

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Atala, 2004

Info gehiago

Hiperboloideak eta argi-kondentsadoreak

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Atala, 2004

Info gehiago

Arantzazu

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Atala, 2004

Info gehiago

Esferaren desokupazioa. Hasierako ikerketak.

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Atala, 2004

Info gehiago

Esferaren desokupazioa

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Atala, 2004

Info gehiago

Poliedroen irekidura

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Atala, 2004

Info gehiago

Kuboideak eta hormari buruzko ikerketak

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Atala, 2004

Info gehiago

Laborategi esperimentala

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Atala, 2004

Info gehiago

Eraikuntza hutsak

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Atala, 2004

Info gehiago

Azkena ematen duten obrak

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Atala, 2004

Info gehiago

Quousque tandem…!

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Atala, 2004

Info gehiago