Edukira zuzenean joan

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna

Esferaren desokupazioa. Hasierako ikerketak.

Info gehiago

Poliedroen irekidura

Info gehiago

Atalak

Esferaren desokupazioa

Izenburua:
Esferaren desokupazioa
Erakusketa:
Oteiza: Mitoa eta modernotasuna
Gaiak:
Artea eta espazioa | Eragin artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Kritika | Sorkuntza artistikoa | Espazioa | Forma | Geometria | Materialtasuna | Mugimendua
Mugimendu artistikoak:
Arte Kontzeptuala
Artelan motak:
Eskultura
Aipatutako artistak:
Oteiza, Jorge

Oteizak Malevich Unitateekin egin zuen ikerlana emankor agertzen da esferaren sail honetan ere, bi transformazio motaren erabileran oinarritua. Batetik, unitate horiek beren bertsio zapalan erabiltzen ditu, desokupazio edo irekidura biribil bat eginez. Forma horietatik hiru bat-egiteak, adibidez Espazioaren desokupazio aktiboaren froga hiru alditan irekitako ale zapalarekin edo Hedapen kiribil hutsa (1957) obran, gutxieneko azal materiala eratzen du, espiralean dagoen espazio konplexu batetik zehaztua. Bestetik, badira eskultura batzuk unitate kurbatuen konbinaziotik abiatuta eratutakoak, adibidez Malevich-i omenaldia (1957), eta obra horietan espaziorako estalki bat zehaztu baino, espazioa bera da eskulturaren eraketaren eta mugikortasunaren benetako eragile gisa agertzen dena. Eskulturak espazioa sortzen du eta espazioak eskultura sortzen du: eskultura espazioaren kausa eta ondorio gisa.

Kurban ipinitako elementu linealak erabiltzen dituzten pieza batzuetan oinarrituta, mugikortasun-faktore bat abiadura desberdinetan barneratzen duten horietan, adibidez Elementu makur eta arinen bi pareren konjuntzio dinamikoa (1957) obran, sail honek bere proiektu esperimentalaren aurreneko ondorioak sorrarazi zituen. Esferaren desokupazioa (1958) eskulturan, Mondrian-en pinturaren kontzeptu espazialari egindako kritikatik abiatzen da Oteiza, eta ikuspegi kontzeptualetik heltzen dio espazioaren ortogonaltasunaren eta banaketaren erlazioengatik bereizten den pintura horri: “Eskultorearen hiru dimentsioko espazioan kurbatzen dugu pintura, bere bereizketa-ardatz espazialen muturrak bat egin arte, bere espazio anitzak bat, biribila eta hutsa izateraino, espazio bakarra eta denborarik gabea, ondorio esperimentala duena”.

BESTE ATALAK

Hasierako lanak

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Atala, 2004

Info gehiago

Hiperboloideak eta argi-kondentsadoreak

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Atala, 2004

Info gehiago

Arantzazu

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Atala, 2004

Info gehiago

Esferaren desokupazioa. Hasierako ikerketak.

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Atala, 2004

Info gehiago

Esferaren desokupazioa

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Atala, 2004

Info gehiago

Poliedroen irekidura

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Atala, 2004

Info gehiago

Kuboideak eta hormari buruzko ikerketak

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Atala, 2004

Info gehiago

Laborategi esperimentala

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Atala, 2004

Info gehiago

Eraikuntza hutsak

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Atala, 2004

Info gehiago

Azkena ematen duten obrak

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Atala, 2004

Info gehiago

Quousque tandem…!

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Atala, 2004

Info gehiago