Oteiza: Mitoa eta modernotasuna
Esferaren desokupazioa
Kuboideak eta hormari buruzko ikerketak
Atalak
Poliedroen irekidura
- Izenburua:
- Poliedroen irekidura
- Erakusketa:
- Oteiza: Mitoa eta modernotasuna
- Gaiak:
- Artea eta espazioa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Espazioa | Gainazala | Geometria | Lan-prozesua | Materiala
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Oteiza, Jorge
1955ean, Oteizak erabat abstraktua zen ikerlanari ekin zion, alderdi nagusietako bat poliedroen irekidura izanik. Diskoz egindako ebaketez irekitako poliedroak edo Diskoz landutako harriak eskulturek dagokien izaera zuzenagatik eta prozesualagatik aztertu nahi izan zuen gaira egindako lehenengo hurbilketa adierazten dute. Harrizko bloke txikiak disko-makina batez zuzenean eraso zituen eta materialari zati bat kentzearekin batera bere antolaera berria definitu zuen, hala blokea ebakiek utzitako arrasto linealek seinalatzen dute.
Beste zenbait piezatan, argi-kondentsadoreen zulo zirkularrek harri beltzez egindako lanei ematen diete bidea. Lan horietan hustuketa kubikoek edo kurbatuek neurri batean edo osorik zeharkatzen dituzte poliedro desberdinak, Solido batek kanpoko espazioari emandako erantzun hirukoitza obran ikus daitekeenez. Hustuketa lan hori are eta nabarmenago antzematen da metalezko txapak erabiliz egindako bertsioetan, adibidez letoiz egindako 1956ko Poliedro hutsa obran. Bertan, solidoaren kanpoaldeko gainazala bakarrik agertzen da, azal bat balitz bezala.