Edukira zuzenean joan

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna

Kuboideak eta hormari buruzko ikerketak

Info gehiago

Eraikuntza hutsak

Info gehiago

Atalak

Laborategi esperimentala

1950az geroztik, hiperboloidearen irudian oinarrituta, eskulturaren masaren eta espazioaren arteko erlazio berria ikertzean, Oteiza igeltsuzko eredu txikiez egindako sail esperimentaletan hasi zen lanean. Sail berri horiek bultzada handia izan zuten 1952an Arantzazun lehenengo estudioa ezarri zuenean eta handik gutxira, lan horrekin estu lotua eta arkitekturarekin zerikusi handia izanik, metalez, eskaiolaz eta zementuz egindako estudio ugari garatu zituen baxu-erliebeetarako. Izan ere, hormak espazioan jarduten duen moduaz arduratzen hasi zen aldia izan zen hura.

1956an, Sao Pauloko Bienalera bidaliko zuen obraren prestaketa lanerako Madrilgo Nuevos Ministerios-eko eraikinean ezarri zuen bere estudioa, eta bertan zehaztu zuen Laborategi esperimentalaren parte nagusia. Erraz manipulatzeko aukera ematen zioten era guztietako materialak erabiliz (latorria, alanbrea, igeltsua, zura, buztina, klerak, beirak, papera eta abar), eskultoreak familia esperimentalak garatu zituen. Estudio txikiez osatutako taldeak dira, eta bakoitzean arazo bereziak aztertzen ditu: argi-moduluak, solido irekiak, espazioko kateatzeak, egitura linealak, espazioko guneak, guneak mugimenduan, gune hutsak, maklak, argizko maketak, eraikuntza hutsak, poliedro irekiak, esferaren desokupazioa eta abar. Eta hortxe ikertzen ditu arazoak, soiltzen ditu bideak eta seinalatzen ditu norabideak, norabide horietako batzuk segitzeko eta beste batzuk baztertzeko, alegia; eta, hain zuzen ere, norabide horietan bide ematen zaie intuizioari, gehiegikeria espresiboari eta materiaren eta espazioaren gutxieneko apunteei, problematika formal eta espazial zehatzak progresiboki aditzera ematen dituzten maketa hauskorretan. Eredu horietako batzuk, ikerlan esperimental zehatzari dagokionez onenak izanik, ondoren harriaren edo metalaren behin betiko materialetara eraman zituen.

Brasilen Eskultura-Saria lortu eta gero, Oteizak Irunen ezarri zuen bere estudioa eta egiten ari zen sailekin jarraitu zuen ondorioetara iristeko premiak bultzatua. 1959an behin betiko erabaki zuen Laborategi esperimentalaren ikerlanaren funtsezko asmoak bete zituela eta amaitutzat eman zuen bere ikerketa artistikoa eskultore jarduna baztertuz. Hurrengo hamar urteetan tarteka sortutako obra guztiak aurretik egindako Laborategia lanari lotutakoak izan ziren, zenbait ereduren materializazioak.

1968an Arantzazuko obrei berriro ekitean, Oteiza atzera lotu zitzaion bere maketen parte bati eta Pietatearen gaia garatu zuen, azkenean fatxadaren goialdean ezarriko zena.

Azkenik, 1972an, ondorio artistikoetara iristeko premiagatik garatu gabe utzi zituen gai esperimental ugariez kezkatua, bi urtez lan esperimentalari berriro heltzea erabaki zuen eskultoreak eta Klarionen laborategia ikusgarria sortu zuen. Prisma formako klera zati txikiak unitate gisa erabiliz, Oteiza problematika zehatz batzuk ikertzen dituen konbinazioetan aritu zen lanean, adibidez “tartea”, argiaren atxikipenak, egituren irekitzeak eta ixteak, edo Euskal baserriari buruz sailean ikertutako erlazioa, euskararen eta eraikuntzari dagozkion alderdien artekoa.

BESTE ATALAK

Hasierako lanak

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Atala, 2004

Info gehiago

Hiperboloideak eta argi-kondentsadoreak

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Atala, 2004

Info gehiago

Arantzazu

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Atala, 2004

Info gehiago

Esferaren desokupazioa. Hasierako ikerketak.

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Atala, 2004

Info gehiago

Esferaren desokupazioa

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Atala, 2004

Info gehiago

Poliedroen irekidura

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Atala, 2004

Info gehiago

Kuboideak eta hormari buruzko ikerketak

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Atala, 2004

Info gehiago

Laborategi esperimentala

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Atala, 2004

Info gehiago

Eraikuntza hutsak

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Atala, 2004

Info gehiago

Azkena ematen duten obrak

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Atala, 2004

Info gehiago

Quousque tandem…!

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Atala, 2004

Info gehiago