Edukira zuzenean joan

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna

Hiperboloideak eta argi-kondentsadoreak

Info gehiago

Esferaren desokupazioa. Hasierako ikerketak.

Info gehiago

Atalak

Arantzazu

Euskal Herrian, Arantzazu sustrai erlijioso sakonenak dituen lekuetako bat da. 1950. urtean basilika berri bat eraikitzea erabaki zuten, zaharra ordezkatuko zuena, eta hurrengo urtean obrak esleitu zituzten. Arkitekturaz Francisco Javier Sáenz de Oiza eta Luis Lahorga arduratu ziren, eta estatuak Jorge Oteizari enkargatu zizkioten. Oteizarentzat, halako eskariak estatuaren desmaterializazioari eta espazio aktiboaren zeregin berriari buruz egin zituen ikerlanak erabiltzeko aukera eman zion. Era berean, lan horrek aukera eman zion arte modernoan jatorria duen espiritualtasun berriaren nozioa berez kristautasunari hertsiki lotutakoa gainditzen duen eta Arantzazuko paisaian bertan zertutako panteismoan barneratzen den herriaren sentimendu erlijiosoarekin lotzeko.

Hasierako eskultura-proposamen batzuen ondoren, 1952an Oteizak azkeneko diseinua zehaztu zuen fatxadarako: Andre Mariren kreazio-lana, oboideetan kokatutako hamasei erliebez inguratua, eta friso bat Apostoluekin. Andre Mariaren irudiak gorabeherak izan zituen, estatuaria erromanikora hurbiltzen ziren planteamenduetatik hasi eta naturalistagoak ziren beste batzuetaraino, baita hiperboloidearekin egin zituen lanekin lotura estua zuen bertsio bateraino ere, 1953ko berde koloreko zementuzko Andre Mari adibidez.

Gehien garatu zuen gaia apostoluen frisoa izan zen. Bozeto ugarik zatien eta osotasunaren arteko lotura sotilak erakusten dizkigute, irudiak ildaskatzen doazen, hau da, zentzu materialean husten diren modua (“bihotza kanpoan jarriz”), espazioaren ekintza indartzeko. Gainera, arkitekturara egokitzeko asmoz adierazpen figuratiboaren eta abstraktuaren arteko bariazioak antzeman daitezke, baita frisoan mugimendua lantzen den modu desberdinak ere, estatikoa aurrealdetik begiratuta eta gero eta dinamikoagoa albotik begiratuta, ikuspuntu horretatik multzoak irudi bakar batez eratuta dagoela emateraino, frisoan zehar belaunak, besoak eta burua mugituz lekuz aldatuko balitz bezala. Bereziki interesgarriak dira Apostoluen buruen estudioak (1953–54), dagozkien ertzak eta hutsuneak, beren monumentaltasun masiboarekin batera harri beltzez egindako poliedroez baliatuta ondoren ekingo zion lana iragartzen dutenak.

1953an Donostiako gotzaina obrak ikustera joan zen eta aldi baterako etetea erabaki zuen, Arte Sakratuaren komisioak hartuko zuen erabakiaren zain. Apostoluak bide bazterrean sakabanatuak geratu ziren urteetan, fatxadan jarri gabe. Azkenean, 1955ean, Arte Sakraturako Italiako Batzorde Pontifikal Nagusiak behin betiko etenarazi zituen obrak, hauxe adieraziz: “ezin ditugu forma bitxi batzuk abalatu, Ofizio Santuak emandako Instrukzioaren kontrakoak baitira zeharo”.

Egoera hura 1968ra arte luzatu zen, eta urte hartan eskultura lanen debekua kendu zuten. Azkenean, 1969an, hamalau apostolurekin jarri zuten frisoa, horma hutsik geratu zen eta goialdean Pietatearen irudia ezarri zuten.

BESTE ATALAK

Hasierako lanak

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Atala, 2004

Info gehiago

Hiperboloideak eta argi-kondentsadoreak

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Atala, 2004

Info gehiago

Arantzazu

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Atala, 2004

Info gehiago

Esferaren desokupazioa. Hasierako ikerketak.

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Atala, 2004

Info gehiago

Esferaren desokupazioa

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Atala, 2004

Info gehiago

Poliedroen irekidura

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Atala, 2004

Info gehiago

Kuboideak eta hormari buruzko ikerketak

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Atala, 2004

Info gehiago

Laborategi esperimentala

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Atala, 2004

Info gehiago

Eraikuntza hutsak

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Atala, 2004

Info gehiago

Azkena ematen duten obrak

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Atala, 2004

Info gehiago

Quousque tandem…!

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Atala, 2004

Info gehiago