Edukira zuzenean joan

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna

Poliedroen irekidura

Info gehiago

Laborategi esperimentala

Info gehiago

Atalak

Kuboideak eta hormari buruzko ikerketak

Izenburua:
Kuboideak eta hormari buruzko ikerketak
Erakusketa:
Oteiza: Mitoa eta modernotasuna
Gaiak:
Artea eta espazioa | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Espazioa | Gainazala | Geometria | Kolorea | Materiala | Mugimendua
Teknikak:
Collage
Artelan motak:
Eskultura
Aipatutako artistak:
Oteiza, Jorge

Poliedroen sailetan espazioari protagonismo handiagoa eman nahian zegokien masaren zati bat desokupatzen jardun zuen Oteizak ordura arte. Hortik aurrera jarduera espazialaren aukera berriak esperimentatu zituen, hark kuboideak izena eman zien poliedro mota desberdinak elkartuz. Kuboidea kubo irregular antzeko bat da, dinamikoagoa, eta dituen sei aurpegiak trapezioak dira. Oteizak konbinazio ugari egin zituen kuboide horietatik bi edo hiru erabiliz, eta konbinazio horietako askori hustuketa kurbatua edo kubikoa egiten zien aurretik. Sail horrek Maklak deitutakoei bide eman zien —mineralogiatik hartutako izena— bereizi ezin den osotasuna sortzeko unitateen bat-egite prozedura agerian utzi nahian, hala ere kontuan izanik osotasun horretan unitateetako bakoitzak berezkoa duen izaera mantentzen duela. Prisma formako elementuetan aplikatutako ideia horrek lehenengo Klarionen laborategia sortzera eraman zuen, 1957ko Makla irekia (Klarionen laborategia) bezalako obrak barne hartzen dituena, kuboideen proiektua bezalaxe, hirurogeita hamarreko hamarkadaren hasieran burututakoa.

1955 eta 1956. urteetan Oteiza erliebe lanetan aritu zen gehienbat, argia eta hormaren gainazalaren aukera espazialak aztertu nahian garatu zituen lanetan. Hormarekin izandako esperientzia horretatik abiatuta, Oteizak beirazko maketa batzuk garatu zituen, adibidez Kandinsky, Mondrian eta Malevich pintoreek erabilitako espazioa aztertzeko. Maketa horiek elkarren gainean ezarritako beirazko geruza desberdinez osatutakoak ziren, eta geruza horien artean tonu eta argi-ilun desberdinetako forma geometriko txikiak txertatzen zituen, artista haien pinturetan azaltzen direnen antzekoak. Maketa horiek argiaren egoera desberdinetan behatuta, “biologia espaziala” deitu zion espazioaren jokabidea sakonetik ulertzeko aukera eman zioten, collage eta maketa txikietan edo zuria, grisak eta beltza barne hartzen zituzten harrietan garatu zuena, Desokupazio kubikoaren teorema (1956) obran adibidez. Esperientzia horien ondorioz, Oteizak bere ondorengo lanaren oinarrizko elementu bihurtuko zena definitzea lortu zuen: Malevich Unitatea, egonkortasun faktoreak (angelu zuzena) eta mugikortasun faktoreak (diagonalak) konbinatzen dituen forma trapezoidala, bere Helburu experimentalaren garapenean azkena emango zuten obretarantz aurrera egiteko definitiboa.

BESTE ATALAK

Hasierako lanak

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Atala, 2004

Info gehiago

Hiperboloideak eta argi-kondentsadoreak

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Atala, 2004

Info gehiago

Arantzazu

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Atala, 2004

Info gehiago

Esferaren desokupazioa. Hasierako ikerketak.

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Atala, 2004

Info gehiago

Esferaren desokupazioa

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Atala, 2004

Info gehiago

Poliedroen irekidura

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Atala, 2004

Info gehiago

Kuboideak eta hormari buruzko ikerketak

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Atala, 2004

Info gehiago

Laborategi esperimentala

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Atala, 2004

Info gehiago

Eraikuntza hutsak

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Atala, 2004

Info gehiago

Azkena ematen duten obrak

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Atala, 2004

Info gehiago

Quousque tandem…!

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Atala, 2004

Info gehiago