Edukira zuzenean joan

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna

Hiperboloideak eta argi-kondentsadoreak

Info gehiago

Atalak

Hasierako lanak

Oteizak hogeiko hamarkadaren bukaeran hasi zuen Madrilen bere jarduera artistikoa, medikuntza-ikasketak bertan behera utzi ondoren. Hiri hartan jaso zituen lehenengo eraginak eta bertan egin zituen bere lehenengo eskulturak. Amatasuna edo Adam eta Eva. S=E/A tangentea obrek adibidez, bloke materiala nabarmentzen duen adierazkortasun arkaizantea interesatzen zitzaiola erakusten digute. Beste lan batzuetan, berriz, nabaria da besteren artean Alberto Sánchez (1895–1962) eskultorearengandik jaso zuen eragina, materiaren aurrean espazioari garrantzi handiagoa ematen zion lan egiteko modu estilizatuagoa erakutsiz. Hogeita hamarreko hamarkadaren hasieran, Oteiza euskal artista-talde desberdinekin harremanetan jarri zen eta erakusketetan eta lehiaketetan parte hartzen aritu zen nolabaiteko arrakasta lortuz. Abangoardiako proiektu estetikoetan eta gizarte-asalduran parte hartzeko momentuak izan ziren haiek, euskal artea berpizteko asmoak bultzatuta.

1935ean Latinoamerikara joan zen Kolonen aurreko eskulturak aztertzeko asmotan. Han egin zituen aurreneko obretan nabaria da Vicente Huidobro (1893–1948) poeta txiletarraren inguruko talde surrealistaren eragina material aurkituen erabileran. Era berean, formari dagokionez kultura indigenetara gehiago hurbiltzen diren eskulturak egin zituen, Politikoki ulertzen ari den irudia (1935) obran antzeman daitekeenez.

Berrogeiko hamarkadan, Oteizak baztertu egin zuen eskultura lana zeramika irakasten eta estetika ikertzen jarduteko. 1947an, Henry Moore (1898–1968) eskultore britainiarraren garrantzizko eragina jaso ondoren, hari ere Kolon aurreko kulturak interesatzen zitzaizkiola kontuan izanik, berriro ekin zion artea sortzeari. 1948an Bilbora itzuli ondoren, Oteiza Amerikan hasitako irudi arkaikoen sailean aritu zen batik bat lanean, baita morfologia organikoa duten irudietan ere, Henry Mooreren joera nabari zaien hutsune eta zuloekin, Emakumea haurrarekin zerura beldurrez begiratzen (1949) horren erakusgarri izanik.

Portzelanazko isolatzaile elektrikoen fabrika batean teknikari industrial gisa lanean ari zela, eskaintzen zitzaizkion baliabideak aprobetxatuz, Oteizak obra batzuk sortu zituen material horrekin eta aldi berean, baliabide tekniko berak erabiliz, molde galduzko galdaketa batzuk egin zituen zink, aluminio, berun, letoi, brontze eta beste hainbat metalez. Galdaketa-lan horiek giza irudienak dira normalean, nolabaiteko existentzialismoa agerian uzten dutenak gorputzen luzapen, hustuketa eta anputazioetan, eta ondorengo urteetan espazioarekiko garatu zuen sentsibilitate berria iragartzen dute, 1950eko Heriotzaren itzulerarako irudian antzeman daitekeenez.

BESTE ATALAK

Hasierako lanak

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Atala, 2004

Info gehiago

Hiperboloideak eta argi-kondentsadoreak

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Atala, 2004

Info gehiago

Arantzazu

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Atala, 2004

Info gehiago

Esferaren desokupazioa. Hasierako ikerketak.

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Atala, 2004

Info gehiago

Esferaren desokupazioa

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Atala, 2004

Info gehiago

Poliedroen irekidura

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Atala, 2004

Info gehiago

Kuboideak eta hormari buruzko ikerketak

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Atala, 2004

Info gehiago

Laborategi esperimentala

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Atala, 2004

Info gehiago

Eraikuntza hutsak

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Atala, 2004

Info gehiago

Azkena ematen duten obrak

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Atala, 2004

Info gehiago

Quousque tandem…!

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Atala, 2004

Info gehiago