Edukira zuzenean joan

Nam June Paik-en munduak

Telebisten lorategia

Info gehiago

Bideo arrainak

Info gehiago

Iruzkinak

Ohitura orokorra

Ohitura orokorra zinta Russell Connor-ekin hasten da, Paikek telebistarako egin dituen obra askotan agertzen den pertsonaia serio batekin alegia. Connorrek ere Paik-i buruzko zenbait dokumental egin zituen telebistarako. Hemen, hitz hauen bidez aurkezten digu bideoa: “Bideo honek bideoa etorkizunean izango dena antzemateko aukera ematen digu, munduko edozein telebista-kanalekin konektatu ahal izango dugunean eta telebistako programazioaren gida Manhattango telefono-aurkibidea bezain lodia izango denean”.

Gero paisajeen irudi batzuk ikusten ditugu, bai eta dantzari batzuk ere pop-musikaren erritmoari jarraituz dantzan ari direla. Paikek Paik-Abe bideo-sintetizadorearekin manipulatzen ditu irudiak. Gainera, Koreako eta Japoniako dantzari erregionalak eta iragarki japoniarrak ikusten ditugu, bai eta Richard Nixon-en aurpegia ere, iman baten bidez distortsionatua. Hau Paikek irudia manipulatzeko erabili ohi duen metodoetako bat da.

Bideoan Paiken obran eragin handia izan duten irudietako batzuk agertzen dira: John Cage konpositore esperimentala, Merce Cunningham abangoardiako dantzaria eta Paiken lankide nagusia, Charlotte Moorman biolontxelojolea. Moorman bere TB biolontxeloarekin agertzen da, Paikek harentzat sortua eta zeuk erakusketa honetan ikusi ahal izango duzuna. Horrez gain, bideoan, Moorman giza biolontxelo bat erabiltzen ikusiko dugu, biolontxelo hori Paik bera izanik.

Ohitura orokorraren amaieran, Paikek emisioa esperientzia interaktibo bihurtzen du ikuslearentzat, berarekin elkarrizketa zuzena sortuz. Obra honek oso ondo adierazten du Paikek ikusleari buruz duen ikuspegia, ikuslea ez baitu kontsumitzaile pasibotzat hartzen, telebistarako egiten dituen obren parte-hartzaile aktibotzat baizik. Paiken aurpegia albora begira ikusten dugu, gure begiak zabaldu eta ixteko eskatzen digula entzuten dugu. Honela, gure aurrean forma elektroniko abstraktuen ikuskizun txundigarri bat agertzen zaigu. Begiak ixteko momentua iristen denean, emakumezko dantzari bat agertzen da biluzik. Berriro ere begiak zabaltzeko eskatzen digunean, forma abstratuak berriz agertzen dira. Bere umore-senaren bidez, Paikek ikusle guztiak funtsean voyeurrak garela aditzera ematen digu.

 

BESTE ATALAK

Sarrera

Nam June Paik-en munduak, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Telebisten lorategia

Nam June Paik-en munduak, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Ohitura orokorra

Nam June Paik-en munduak, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Bideo arrainak

Nam June Paik-en munduak, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Bideo Buda

Nam June Paik-en munduak, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Bere ibilbidearen lehenengo etapa

Nam June Paik-en munduak, Iruzkina, 2001

Info gehiago

TB kandela

Nam June Paik-en munduak, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Parte hartzeko TB

Nam June Paik-en munduak, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Ausazko sarbidea

Nam June Paik-en munduak, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Robot-familia: Aitona

Nam June Paik-en munduak, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Paik-Abe bideo-sintetizadorea

Nam June Paik-en munduak, Iruzkina, 2001

Info gehiago

TB biolontxeloa

Nam June Paik-en munduak, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Kandela bat (kandela-proiekzioa)

Nam June Paik-en munduak, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Modulazioa sinkronoan

Nam June Paik-en munduak, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Ilargia TB zaharrena da

Nam June Paik-en munduak, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Bideo-kamera eramangarria

Nam June Paik-en munduak, Iruzkina, 2001

Info gehiago

TB koroa

Nam June Paik-en munduak, Iruzkina, 2001

Info gehiago