Edukira zuzenean joan

Nam June Paik-en munduak

Parte hartzeko TB

Info gehiago

Robot-familia: Aitona

Info gehiago

Iruzkinak

Ausazko sarbidea

Ausazko sarbidea obra interaktibo hau 1963koa da. Bertan, Paik-ek paretan jarritako audio-zinta batzuk aurkezten dizkigu eta horiek “entzun” ahal izateko beren gainetik zinta magnetikoen irakurgailu bat pasatzera gonbidatzen gaitu.

Ausazko sarbidea sortu zuen garaian, Paik Fluxus izenez ezagutzen den mugimenduan sartua zegoen, George Maciunas-ek artearen aurka sortu zuen abangoardiako mugimenduan alegia. 1964an hauxe zioen Maciunasek:

Fluxusek uko egiten dio objektu artistikoari kontsumo-ondasuntzat hartzen den neurrian, hau da, inolako erabilgarritasunik ez duena eta artista mantentzeko saltzera bideratua dagoena. Mugimendu honek munduari artearen eta azken finean objektuaren beraren izaera hutsala erakusteko funtzio pedagogikoa izan lezake aldi baterako.

Izaera iragankor hau agerian geratzen da “ekintza” inprobisatuetan. Esate baterako, Mozte-lana izenburua duen ekintzan, Yoko Ono-k 1964an antzeztua. Yoko Ono lasai eserita agertzen zen eszenatokian, ikusleak beregana hurbiltzera eta guraizeekin bere arroparen zatiak moztera gonbidatzen zituzten bitartean. Lana arriskuan oinarritzen zen, ustekabearen aurrean sortutako egoera ahula aditzera emanez, publikoaren lotsa-senari desafio eginez eta bortxaketaren arazoa aztertuz.

Fluxus mugimenduaren bidez, Paikek bere lagun eta kolaboratzaile izango ziren asko ezagutu zituen, bere emaztea, Shigeko Kubota barne. Kubotaren 1965eko Bagina-pintura izeneko obran, artista honek brotxa bat lotzen zion gorputzari eta, kukubilko jarrita, zoruan ipinitako paperezko orrien gainean arrastaka hasten zen. Bera mugitu ahala, pinturaz blaitutako brotxak bere arrastoa uzten zuen paperaren gainean.

Ausazko sarbidea Paikek 1963an Wuppentalen (Alemania) egindako bere lehenengo erakusketa indibidualean aurkeztu zen. Erakusketa hartan, publikoa areto desberdinetan aurkeztutako “ekintza” eta pieza desberdinekin elkarrekintzan aritzen zen. Erakusketa hartara egindako bisitaldian, Joseph Beuys eskultore eta artista alemanak, performance batean parte hartzen ari zela, aizkoraz apurtu zuen Paiken pianoetako bat, artista korearrarenak gogorarazten zituen ekintza espontaneo eta ikusgarri batean.

BESTE ATALAK

Sarrera

Nam June Paik-en munduak, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Telebisten lorategia

Nam June Paik-en munduak, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Ohitura orokorra

Nam June Paik-en munduak, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Bideo arrainak

Nam June Paik-en munduak, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Bideo Buda

Nam June Paik-en munduak, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Bere ibilbidearen lehenengo etapa

Nam June Paik-en munduak, Iruzkina, 2001

Info gehiago

TB kandela

Nam June Paik-en munduak, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Parte hartzeko TB

Nam June Paik-en munduak, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Ausazko sarbidea

Nam June Paik-en munduak, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Robot-familia: Aitona

Nam June Paik-en munduak, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Paik-Abe bideo-sintetizadorea

Nam June Paik-en munduak, Iruzkina, 2001

Info gehiago

TB biolontxeloa

Nam June Paik-en munduak, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Kandela bat (kandela-proiekzioa)

Nam June Paik-en munduak, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Modulazioa sinkronoan

Nam June Paik-en munduak, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Ilargia TB zaharrena da

Nam June Paik-en munduak, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Bideo-kamera eramangarria

Nam June Paik-en munduak, Iruzkina, 2001

Info gehiago

TB koroa

Nam June Paik-en munduak, Iruzkina, 2001

Info gehiago