Nam June Paik-en munduak
Paik-Abe bideo-sintetizadorea
Kandela bat (kandela-proiekzioa)
Iruzkinak
TB biolontxeloa
- Izenburua:
- TB biolontxeloa
- Erakusketa:
- Nam June Paik-en munduak
- Gaiak:
- Giza gorputza | Artea eta musika | Artea eta emozioa | Artea eta teknologia | Sorkuntza artistikoa | Lankidetza artistikoa | Telebistak | Biolontxeloa | Charlotte Moorman | Erotismoa | Elektronika
- Artelan motak:
- Performance
- Aipatutako artistak:
- June Paik, Nam
Paik-ek 1971n sortu zuen TB biolontxeloa, bere kolaboratzaile nagusia izan den Charlotte Moorman biolontxelo-jole amerikarrarentzat. Moormanek hauxe zioen TB biolontxeloari buruz: “instrumentu honek 1600. urteaz geroztik izan duen lehenengo aurrerapena da”. Biolontxeloa osatzen duten hiru telebista-monitoreak, bideo-zinta bat edo zirkuitu itxiko bideo edo telebistako zuzeneko grabazioak emititzeko erabiltzen dira. Beste batzuetan, monitore hauek biolontxeloaren hariekin konektatzen ditu irudien eta soinu elektronikoen interakzio bat sortzeko. Helburu horrekin, Paikek TB biolontxelorako kontzertua eta bideo-zintak idatzi zuen Moormanentzat.
Moormanen presentzia karismatikoak eta talentuak indar espresibo handia eman zioten Paiken obrari, bere emanaldietan Paiken teknologia jarrera serio eta irmo batez barneratzen jakin baitzuen. Biek elkarrekin parte hartu zuten mundu guztian zehar eskainitako performance bitxietan eta jendaurreko ekintzetan. Paikek sortutako performance horietako batean, Opera sextronikoan alegia, striptease musikal bat aurkezten zuen. Bertan, Moorman biluztu egiten zen biolontxeloa jotzen zuen bitartean. Horren ondorioz, Moorman eta Paik atxilotu egin zituzten, eta izugarrizko iskanbila sortu zen hedabideetan.
Paikek interes handia zuen erotismoa musikan barneratzeko ideiaren aurrean. Opera sextronikoaren programarako idatzi zituen oharretan zioen bezala:
“Zergatik da sexua gai nagusia artean eta literaturan eta, hala ere, musikan BAKARRIK debekatzen da?”.