Nam June Paik-en munduak
TB kandela
Ausazko sarbidea
Iruzkinak
Parte hartzeko TB
- Izenburua:
- Parte hartzeko TB
- Erakusketa:
- Nam June Paik-en munduak
- Gaiak:
- Artea eta teknologia | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Sormena | Forma | Mugimendua | Parte hartzeko artea | Lankidetza artistikoa | Charlotte Moorman | Elektronika
- Artelan motak:
- Arte interaktiboa | Bideoartea | Ikus-entzunezkoa | Performance
- Aipatutako artistak:
- June Paik, Nam
Bere ibilbidean zehar Paik-ek zalantzan jarri du beti telebistari lotu ohi zaion pasibotasuna. Parte hartzeko TBn, Paikek soinu desberdinak egiteko eskatzen dio ikusleari, telebista baten aurrean ipinitako mikrofonoa parean duela. Soinu horiek pantailan irudi abstraktuez osatutako eztandak eragiten dituzte. Beraz, obra interaktibo honek irudi elektroniko abstraktu horien forma eta mugimendua aldatzeko aukera eskaintzen dio ikusleari.
Paikek zuzenean egiten zituen performanceekin hasi zuen bere ibilbidea, eta perfomance horiek garrantzi handia izaten jarraitu zuten bere ondorengo obretan ere. Jatorriz 1963an sortutako Parte hartzeko TBn, ikusleak aktiboki parte hartzen du sorkuntza-prozesu etengabe horretan. Berak egindako beste obra interaktibo bat, Parte hartzeko bideoa, hemen, Bilbon aurkezten da lehen aldiz, artistak duela gutxi zaharberritu ondoren.
Giza faktorea funtsezko ezaugarria da Paiken obran. 1969an, Paikek hauxe aipatzen zuen bere lankide nagusia izan den Charlotte Moorman biolontxelo-jolearentzat egindako TB bularretakoa obrari buruz:
TB bularretakoa bizirik dagoen eskulturarentzat elektronikak eta teknologiak izan duten humanizazio-prozesuaren erakusgarri argi bat da. Telebista bularretako gisa erabiltzean emakumezkoen arropa intimoena alegia, teknologiaren giza erabilera bat erakusten dugu eta aldi berean ikusleen fantasia pizten dugu, EZ ordea zentzu negatibo batean, gure teknologia erabiltzeko irudimenezko modu gizatiarragoak bilatzera animatuz baizik.