Nam June Paik-en munduak
Ausazko sarbidea
Paik-Abe bideo-sintetizadorea
Iruzkinak
Robot-familia: Aitona
- Izenburua:
- Robot-familia: Aitona
- Erakusketa:
- Nam June Paik-en munduak
- Gaiak:
- Artea eta komunikabideak | Artea eta politika | Artea eta umorea | Artea eta teknologia | Sorkuntza artistikoa | Irratiak | Telebistak | Merce Cunningham | John Cage | John F. Kennedy | Robotak | Elektronika
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- June Paik, Nam
Robot-familia: Aitona 1986koa da. Eskultura zoragarri eta dibertigarri hau gurasoak, osaba-izebak, aitona-amonak eta haur batek osatutako serie batekoa zen. Erakusketa honetan aitona eta amona aurkezten dira.
Forma antropomorfikoak sortzeko erabilitako irrati- eta telebista-aparatu zaharrek ahalmen espresibo handia dute. Paik-ek objektu horiek egituratzen ditu irudiaren keinuak, sexua, adina eta nortasuna adieraztearren. Irrati- eta telebista-aparatuen aniztasunak historiaren eta nostalgiaren ukitu bat ematen dio eskultura bikain honi. Paiken robotak telebistaren industriak izan duen hedapena eta kontsolidazioa adierazten ditu. Irratiaren karkasa telebista diseinatzeko erabili zen, eta Ameriketako etxeetan irratia ugaritzeak telebistaren emisioetarako eremua prestatu zuen. Paikek irratiak telebistekin konbinatzean, irratiak XX. mendeko komunikabideen eboluzioan eta garapenean bete duen funtzioa aintzatesten du lehenengo masa-hedabidea izan den aldetik.
Ondoren, Robot-familia seriea inspirazio-iturri izan zen Paik irudi ezagunen robot-eskulturak egiten hasteko, horien artean bere lagunenak, esate baterako Merce Cunningham dantzariarena eta John Cage musikariarena. Pertsona zehatzen erretratu horiek inpaktu handia izan zuten berariazko irudiak adierazteko saio bat zirelako eta Paikekin lotura autobiografikoa zutelako.
Robot-irudi hauek Paiken aurreko obra bat ere gogorarazten digute, 1964ko Robot K-456 izenekoa hain zuzen. Robot hori kontrol urrunaren bidez mugitzen zen eta John F. Kennedy-ren diskurtso grabatuak igortzen zituen, babarrunak libratzen zituen bitartean.