Nam June Paik-en munduak
Bere ibilbidearen lehenengo etapa
Parte hartzeko TB
Iruzkinak
TB kandela
- Izenburua:
- TB kandela
- Erakusketa:
- Nam June Paik-en munduak
- Gaiak:
- Artea eta teknologia | Sorkuntza artistikoa | Telebistak | Elektronika
- Artelan motak:
- Arte interaktiboa | Eskultura | Instalazioa
- Aipatutako artistak:
- June Paik, Nam
1975eko TB kandelan, Paik-ek telebista baten barrualdea hustu eta bertan kandela bat sartu du. Argi elektrikoaren ordez kandela baten sugarra erabiltzean, Paikek erlazio interaktibo bat sortu du, kandela azkenean itzali egingo baita eta bere ordez beste bat jarri beharko baita.
Paiken obran beti egon ohi da berebiziko garrantzia duen erlazioa pantailan agertzen den irudiaren eta monitoreek bere instalazioetan edo eskulturetan hartzen duten formaren artean. TB iman obran, Paikek irudia iman bat erabiliz distortsionatu zuen, telebista tresna eskultoriko bihurtuz. TB kandelan oraindik urrutiago joan zen telebistaren karkasa hustean eta irudia ordezkatuko zuen kandela bat jartzean.
Abangoardiako zinemagileek zineman egin zuten bezalaxe, Paikek arraroa eta ezezaguna zen zerbait bihurtu nahi izan zuen telebista, horri buruz aldez aurretik sortuak ditugun ideia konformistak azpikoz gora jartzearren.
Artista telebista-aparatuan sartzen eta, aldi berean, produkzio-sistema instituzionalizatuan bide bat egiten saiatu da, sormen handiko programen eta ideien bidez. Bideoaren pantaila marko bihurtzen da, konposizioaren unitatea osatzen duen orria, bere eskulturak eta instalazioak eraikitzeko pieza izatea lortu arte. Paikek telebista artista guztientzako tresna gisa hartzen du, artearen mundua eralda dezakeen adierazpide demokratiko berri bat sortzeko baliabide gisa alegia.