Edukira zuzenean joan

Nam June Paik-en munduak

Kandela bat (kandela-proiekzioa)

Info gehiago

Ilargia TB zaharrena da

Info gehiago

Iruzkinak

Modulazioa sinkronoan

Guggenheim Bilbao Museoak lehen aldiz aurkezten du Europan artistaren azkeneko obra, bere Modulazioa sinkronoan obra ikusgarria alegia, Guggenheim Museoen eskariz sortua. Paik-en obra iraultzaile honetan espazio guztia mugimenduzko irudi bihurtzen da.

Modulazioa sinkronoan obra lau elementu desberdinek osatzen dute: zoruan dauden monitoreek, bideo-proiekzioek pantaila handietan eta paretan, eta bi laser-instalaziok.

Artistak telebisten eta monitoreen multzo ikaragarri bat aurkezten digu, zoruan pilatuak eta pantailak gorantz begira daudela. Bideo eta telebista hauek bideo-irudien segida azkar eta interesgarria proiektatzen dute kanal anitzen bidez.

Paiken bideo-irudiak proiektatzen direneko pantaila handiek lotura bisuala ezartzen dute zoruan dauden monitoreen irudi distiratsuen eta bi laser-proiekzioen artean, bai eta lotura sinbolikoa ere bideoa material artistiko izatera eraman duen bihurketa historikoaren eta laserrez egindako bere azken obra ikusgarriaren artean.

Lan honetan Norman Ballard-en lankidetza etengabea izan du. Ballard laser-instalazioetan aditua da eta lehendik antzerkian eta proiektu komertzialetan lanean aritu izan da laserrarekin. Bere laguntzari esker, gauzatu ahal izan ditu Paikek orain arte bere proiektu handienak izan diren horiek. Gozoa eta ezin ederragoa obran, etengabe mugitzen ari diren forma geometriko batzuk gorantz proiektatzen ditu, sabaiko zerbitzu-pasabideetarantz. Bere bigarren laser-proiekzioak, Jacob-en eskailera izenekoak, laserra ur-jauzi bat zeharkatuz proiektatzen du, irudikapen bisual dinamiko bat sortuz. Horren emaitza hiru dimentsioko animazio bat da, laser-izpien mugimenduek egitura batzuk sortzen baitituzte espazioan.

Paikek proiektu hauen plangintzan ziharduela infartu zerebrala izan zuen 1996an, eta bere susperraldia oso geldoa izan da. Oso artista aktiboa denez, infartu horren ondorioak izugarriak izan ziren berarentzat, bat-batean ez baitzuen bere burua gai ikusten ohituta zegoen lan-erritmoari jarraitzeko. Bere emaztea den Shigeko Kubota-ren maitasunak eta laguntzak eman diote lanean jarraitzeko behar diren adorea eta aldartea.

Bere iraunkortasun handiari esker ikus dezakegu orain hemen Modulazioa sinkronoan, hain zuzen ere XXI. mende berri honetarako museoetarako esperientzia berria.

 

BESTE ATALAK

Sarrera

Nam June Paik-en munduak, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Telebisten lorategia

Nam June Paik-en munduak, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Ohitura orokorra

Nam June Paik-en munduak, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Bideo arrainak

Nam June Paik-en munduak, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Bideo Buda

Nam June Paik-en munduak, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Bere ibilbidearen lehenengo etapa

Nam June Paik-en munduak, Iruzkina, 2001

Info gehiago

TB kandela

Nam June Paik-en munduak, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Parte hartzeko TB

Nam June Paik-en munduak, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Ausazko sarbidea

Nam June Paik-en munduak, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Robot-familia: Aitona

Nam June Paik-en munduak, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Paik-Abe bideo-sintetizadorea

Nam June Paik-en munduak, Iruzkina, 2001

Info gehiago

TB biolontxeloa

Nam June Paik-en munduak, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Kandela bat (kandela-proiekzioa)

Nam June Paik-en munduak, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Modulazioa sinkronoan

Nam June Paik-en munduak, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Ilargia TB zaharrena da

Nam June Paik-en munduak, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Bideo-kamera eramangarria

Nam June Paik-en munduak, Iruzkina, 2001

Info gehiago

TB koroa

Nam June Paik-en munduak, Iruzkina, 2001

Info gehiago