Edukira zuzenean joan

Nam June Paik-en munduak

Robot-familia: Aitona

Info gehiago

TB biolontxeloa

Info gehiago

Iruzkinak

Paik-Abe bideo-sintetizadorea

Paik-Abe bideo-sintetizadoreak irudi elektronikoaren marrazki linealak eta kolorea aldatzeko modu anitzak eskaintzen ditu. Sintetizadore hau Alemanian eta New Yorken landu zuten Paik-ek eta Shuya Abe ingeniari japoniarrak. Paik eta Abe 1964an hasi ziren elkarrekin lanean eta urteetan zehar aritu ziren sintetizadore hau hobetzen. Honela gogoratzen du Paikek:

Gozamen handia izan zen niretzat elektronika ikastea, 1961ean horretan hasi nintzenetik. Kolaboratzaile bikainak izan nituen gainera: HIDEO UCHIDA, abangoardiako elektronikaren jeinua eta SHUYA ABE, politekniko handia, zientziak logikarekin baino edertasunarekin zerikusi handiagoa duela dakiena.

Paik-Abe bideo-sintetizadorea beste aurrerapauso bat besterik ez zen izan Paikek irudi elektronikoa berregiteko modu berrien bila jorratutako bidean. 1964an, Paikek honela deskribatu zuen etengabeko lan-prozesu esperimental hau:

Obra baten konposizioan, bukatutako obrari hurbiltzen zaion ideia edo irudi batetik abiatuta hasten zara (aurrez sortutako irudia, edo “IDEIA”, Platonek adierazitako zentzuan); gero lan-prozesua dator, aurrez sortutako “IDEIA” horretarako hurbiltzeko egiten duzun ahalegina. Hala ere, telebista esperimentalean, kontzeptu hori aldatzen doa. Nik ez daukat, edo hobeto esanda, ez dut lortzen IKUSPEGIRIK lan bati ekin aurretik. Lehenik, “BIDEA” bilatzen saiatzen naiz, bide horrek nora eramango nauen jakin gabe. “BIDEAK” zirkuitua aztertzea esan nahi du, “alternatiba” desberdinak probatzea, zenbait puntu moztea eta puntu horietako uhin desberdinak elikatzea, uhinen fasea aldatzea eta abar.

BESTE ATALAK

Sarrera

Nam June Paik-en munduak, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Telebisten lorategia

Nam June Paik-en munduak, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Ohitura orokorra

Nam June Paik-en munduak, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Bideo arrainak

Nam June Paik-en munduak, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Bideo Buda

Nam June Paik-en munduak, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Bere ibilbidearen lehenengo etapa

Nam June Paik-en munduak, Iruzkina, 2001

Info gehiago

TB kandela

Nam June Paik-en munduak, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Parte hartzeko TB

Nam June Paik-en munduak, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Ausazko sarbidea

Nam June Paik-en munduak, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Robot-familia: Aitona

Nam June Paik-en munduak, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Paik-Abe bideo-sintetizadorea

Nam June Paik-en munduak, Iruzkina, 2001

Info gehiago

TB biolontxeloa

Nam June Paik-en munduak, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Kandela bat (kandela-proiekzioa)

Nam June Paik-en munduak, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Modulazioa sinkronoan

Nam June Paik-en munduak, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Ilargia TB zaharrena da

Nam June Paik-en munduak, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Bideo-kamera eramangarria

Nam June Paik-en munduak, Iruzkina, 2001

Info gehiago

TB koroa

Nam June Paik-en munduak, Iruzkina, 2001

Info gehiago