Nam June Paik-en munduak
Bideo arrainak
Bere ibilbidearen lehenengo etapa
Iruzkinak
Bideo Buda
- Izenburua:
- Bideo Buda
- Erakusketa:
- Nam June Paik-en munduak
- Gaiak:
- Artea eta teknologia | Sorkuntza artistikoa | Buda | Espiritualtasuna | Bideokamerak | Telebistak
- Artelan motak:
- Bideoinstalazioa
- Aipatutako artistak:
- June Paik, Nam
Bideo Buda obrak Paik urte askotan ikertzen aritu den gai bat aztertzen du. 1974an TB Buda sortu zuen, bere obra ezagunenetako bat. Bertan, Bideo Budan bezala, Budaren estatua bat ikusten dugu telebista-monitore baten aurrean eserita. Monitorearen gainean zirkuitu itxiko bideo-kamera bat dago Buda fokatuz. Budak bere buruari pantailan begira ari zaiola ematen du, isiltasunean, denborazko sekuentzia amaigabe batean. Bertsio honetan, Budak bere irudiari begira ari zaion monitorea lur-mordo batez erdi-estalia dago. Obra honek Paikek ekialdeko kontenplazioaren filosofia eta teknologiaren filosofia nahasteko duen interesa ematen digu aditzera. Sintesi honek Paikek abangoardiako nazioarteko mugimenduekin hartutako konpromisoan du bere sorburua, hain zuzen ere munduko leku desberdinetan zehar bidaiatzera eta leku horietan bizitzera eramango zuena.