Nam June Paik-en munduak
Ohitura orokorra
Bideo Buda
Iruzkinak
Bideo arrainak
- Izenburua:
- Bideo arrainak
- Erakusketa:
- Nam June Paik-en munduak
- Gaiak:
- Artea eta denbora | Artea eta teknologia | Sorkuntza artistikoa | Mugimendua | Ingurunea eta natura | Telebistak | Merce Cunningham | Elektronika
- Artelan motak:
- Bideoartea | Ikus-entzunezkoa | Instalazioa
- Aipatutako artistak:
- June Paik, Nam
Bideo arrainak izenburua duen Paik-en instalazio ezagun hau 1975ekoa da eta gertakari handia izan zen artistaren ibilbidean. Instalazio honetan, Paikek gizaki bizidunen ondoan aurkezten ditu bere bideoak, Telebisten lorategian bezala, hemen inguruan instalatua dagoen obran, alegia.
Bideo arrainak lanean, Paikek monitoreen segida luze bat instalatu du. Monitore hauetako bakoitzak bideo-zinta bat emititzen du irudi desberdinak erakutsiz, horien artean hegan ari diren hegazkinak, arrainak, eta Merce Cunningham abangoardiako dantzariaren mugimenduak. Monitore bakoitzaren aurrean urez eta bizirik dauden arrainez betetako ontzi bat agertzen zaigu, eta beraz, pantaila ikusi ahal izateko arrain-ontzian zehar begiratu behar dugu. Horrela, arrain-ontzia monitore bihurtzen da eta monitorea arrain-ontzi. Irudien bategite harrigarri hau lortzeko, Paikek bideoaren espazioak duen sakontasunari probetxua atera dio eta zintaren muntaia manipulatu du.
Obra honetan bi denbora-plano desberdin agertzen dira: grabatutako zintaren iraupen finkoa eta arrainen mugimendu aldakorren iraupen aldagarria. Hala ere, bi mugimendu horiek bat datoz eta etengabe nahasten dira; beraz, arrain bat collage gisa ager daiteke bideoaren irudiaren gainean edo Cunningham ontzian igerian ari diren arrainen artean dantzan. Era honetan, Paikek intalazio figuratibo bat arte abstraktu bihurtzen du. Monitore-segida luze honek mugimenduzko irudi eta urezko horizonte aldakor bat sortzen du, lotura kontzeptualei esker bateratua, ordea.