Edukira zuzenean joan

Henri Rousseau

Inauterietako gaua (Un soir de carnaval), 1886

Info gehiago

Iruzkinak

Sarrera

Izenburua:
Sarrera
Erakusketa:
Henri Rousseau
Gaiak:
Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sormena | Kolorea | Konposizioa | Eszena-generoa | Paisaia | Natura | Frantzia | Ametsak
Mugimendu artistikoak:
Arte Figuratiboa | Arte Garaikidea | Primitibismoa
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Rousseau, Henri

Ongi etorri Guggenheim Bilbao Museora eta Henri Rousseau-ri buruzko pintura-erakusketara. Artista frantses hori 1844an jaio eta 1910an hil zen.

Henri Rousseauk ezohiko arte-prestakuntza izan zuen. Langile-klaseko familia errespetagarri batean jaio zen, baina bederatzi urte zituela guztia galdu zuten aitaren negozio-espekulazio txar baten ondorioz. Gizon gaztea zela Frantziako armadan emandako aldiaren ondoren, 22 urtez jardun zuen Parisen muga-zergak biltzen eta, harrezkero, Rousseauri “Mugazaina” ezizena eman zioten. 40 urte zituela hasi zen pintatzen, bere bizilagun Félix-Auguste Clément izen handiko artistak hartara bultzatuta. Batere arte-heziketa formalik ez zuela, Rousseauk bere bidea aurkitu behar izan zuen. Artista aitortuek moduan espazioa modu errealistan eman ordez, beste bide bat hartu zuen eta bere lana askoz intuitiboagoa da. Pintura-, kolore- eta ehundura-geruza lauak erabili zituen trinkotasuna eta sakonera aditzera emateko, eta eguneroko eszenak amets antzeko konposizio misteriotsu bihurtu zituen. Bere oihanen pintura ospetsuak are harrigarriagoak dira aintzat hartzen badugu Rousseauk ez zuela inoiz oihanik ezagutu. Aparteko irudimena zuen eta kolorea barra-barra erabiltzen zuen; horretarako Parisko zoo eta parke botanikoetako hostaila eta animaliak izaten zituzten inspirazio-iturri. Horrez gain, liburu batek eragin zion batez ere: Bêtes Sauvages (Piztia basatiak), hesi-artean gordetako 200dik gora basa-animaliaren argazkiak zituen liburuak.

Henri Rousseauk ez zien bere garaiko arau akademikoei jarraitu eta, bizi zen artean, jende ugarik arbuiatu zuen xaloa edo naifa zelakoan. Hala ere, azkenean, Parisko arte-aretoen ezagutza lortu zuen, baita artista gazte eta idazleen miresmena ere, tartean: Guillaume Apollinaire-rena, Pablo Picasso-ren, Robert Delaunay-rena eta Vassily Kandinsky-rena. ‘Primitibista’ modernotzat hartu eta goretsi zuten bere ikuspegi berezi-berezia, forma soilen erabilera, irudi estilizatuak eta egunerokotasunean poesia aurkitzeko gaitasuna zela eta. Geroztik, egungo artista-belaunaldi eta arte-maitaleei ere eragin die.

Entzuteko gida honen bidez, Henri Rousseauren hainbat pintura azalduko dizkizugu, bere ibilbidearen etapen adibide diren pinturak. Horrez gain, horien inguruan artistak zein garaikideek zer esan zuten ere entzuneko aukera izango duzu.

BESTE ATALAK

Sarrera

Henri Rousseau, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Inauterietako gaua (Un soir de carnaval), 1886

Henri Rousseau, Iruzkina, 2010

Info gehiago

X jaunaren erretratua (Pierre Loti) [Portrait de Monsieur X (Pierre Loti)], ca. 1910

Henri Rousseau, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Lehoi gosetia antilope bati eraso egiten (Le lion, ayant faim, se jette sur l’antilope), 1898/1905

Henri Rousseau, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Futbol-jokalariak (Les jouers de football), 1908

Henri Rousseau, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Saint-Louis uhartearen ikuspegia Henri IV.aren kaitik (Vue de l’Île Saint-Louis prise du quai Henri IV), 1909

Henri Rousseau, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Haurra panpinarekin (L’enfant à la poupée), 1904-5 inguru

Henri Rousseau, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Junier zaharraren gurdia (La carriole du père Junier), 1908

Henri Rousseau, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Laukote zoriontsua (Heureux quatuor), 1901–02

Henri Rousseau, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Malakoff-en ikuspegia (Vue de Malakoff), 1908

Henri Rousseau, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Artillariak (Les artilleurs), ca. 1893–95

Henri Rousseau, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Emakume baten potreta, 1895

Henri Rousseau, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Atzerriko botereen ordezkariak bakearen seinale Errepublika agurtzera etorriak, 1907

Henri Rousseau, Iruzkina, 2010

Info gehiago