Henri Rousseau
Lehoi gosetia antilope bati eraso egiten (Le lion, ayant faim, se jette sur l’antilope), 1898/1905
Saint-Louis uhartearen ikuspegia Henri IV.aren kaitik (Vue de l’Île Saint-Louis prise du quai Henri IV), 1909
Iruzkinak
Futbol-jokalariak (Les jouers de football), 1908
- Izenburua:
- Futbol-jokalariak (Les jouers de football), 1908
- Erakusketa:
- Henri Rousseau
- Gaiak:
- Artea eta kirola | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Mugimendua | Erretratua eta autorretratua | Eszena-generoa | Paisaia | Natura | Dualtasuna
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Figuratiboa | Surrealismoa
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Rousseau, Henri
Rugby-joko baten irudi bikain hau Rousseau-k hain esplizituki mugimendua irudikatzen duen daukagun adibide bakarra da. Marradun kirol-jantzi koloretsuko bibotedun gizonak flotatzen daudela dirudi, mihisearen erdian dagoen txotxongiloen collagea ematen du. Koadroaren aurrealdean, baloia heltzeko jauzi koreografiatu batean, Rousseauk bere burua pintatu du. Lan hori 1908an osatu zuen; urte horretan bertan, nazioarteko lehenengo rugby-partidua jokatu zuten Parisen Frantziak eta Ingalaterrak.
Irudiek aurrez aurre begiratzen digute pintura dramatiko honetan. Ezer ez dago gu eta jokalarien artean, basoen arteko soilgune batean osatutako zelaia edo joko-eremua baizik ez. Joko-eremuaren mugak hesi zuri batek ezartzen ditu. Haren atzean, natura bere basa-egoera trinkora itzultzen da. Rousseauren oihanen pinturetan legez, lan honek “basatia” den arrotzaren eta “zibilizazio” etxetiarraren arteko kontrastearekin jokatzen du. Hainbat oihanen koadrotan eguzkia sutan egon ohi da horizontean; honetan, ordez, eguzkia horizontean behera mugitu bide da eta jokalaria jauzi eginez hartu duen baloi bihurtu da. Gai bat hainbat testuingurutan errepikatzeak ezaugarri ia surrealista bat sortzen zuen eta hura geroko artistei deigarri egin zitzaien, adibidez, René Magritte-ri eta Max Ernst-i. Pablo Picasso-k koadro honi egin zion erreferentzia eta horri jarraiki hainbat pintura egin zituen, 1928ko Bainulariak pilotarekin (Baigneuses au ballon) lana adibidez.